Bizikidetza biltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barne Ministerioak ez du nahi Carmen Gisasolak parte hartzea

Espainiako Gobernuak ez dio oniritzia emango ETAko kide ohiaren parte-hartzeari, Antonio Basagoitik iragarri duenez.
18:00 - 20:00
Carmen Gisasola Kongresuan ez dela izango esan du Basagoitik

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak ez dio oniritzia emango Carmen Gisasola ETAko kide ohiak Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrean parte hartzeari, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak iragarri duenez.

Biltzarra Bilbon egingo dute, hilaren 14tik 20ra.

Gisasola ETAtik eta indarkeriatik aldendu zen, eta egun Langraizeko espetxean dago preso. Vocento taldeko egunkariek gaur jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak gonbidatu egin nahi du, Biltzarrean parte har dezan.

Hori horrela, Basagoitik aurreratu du Barne Ministerioak ez diola oniritzia emango: "ETAtik aldendu da, baina duela gutxi ETAko kide odoltsuenetakoa zen".

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X