Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizarteratze plana onartzea eskatu dio Urkulluk ezker abertzaleari

EAJren presidenteak uste du "aurrerapausoa" dela. Bake prozesua "geldirik" egotearen errua "ETArena eta indarkeriaren erabilera justifikatu dutenena" dela esan du.
Iñigo Urkullu EAJren presidentea. Argazkia: EITB

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak esan du ezker abertzaleak "pedagogia" egin beharko lukeela eta Gobernuak presoak gizarteratzeko iragarritako planak suposatzen duen "aurrerapausoa" aitortu.

Onda Vascan egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "ezin da esan" kartzela politika "adostu" denik, baina aitortu egin behar da, nahikoa ez badira ere, Rajoy pausoak ematen ari dela.

Urkulluren arabera, "ezker abertzaleak badaki kartzela politika indibidualizatua izango dela" eta Gobernuak emandako "pausoak" suposatzen duen "aurrerapausoa" onartu eta "pedagogia" egin beharko lukeela iritzi dio.

Bake prozesuari dagokionez, Urkulluk kritikatu egin du geldiuneen errua "batak besteari" egoztea, eta errudun bakarrak "ETA eta indarkeriaren erabilera justifikatu dutenak" direla azpimarratu du.

Buruzagi jeltzalearen arabera, "batzuetan geldirik gaudela dirudi" baina "lan egiten da" etengabe.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X