Romay Beccariaren izendapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autonomien Estatua 'berriz planteatu' beharra dagoela uste du Rajoyk

Horren ustez, emandako pausoetan ez da atzera egin behar, baina egoera aztertu eta berriz planteatzearen alde egin du. Erreformek, herritarren borondatearekin bat egiten dutela uste du.
Mariano Rajoy, Estatu Kontseiluko presidente berria izendatzeko ekitaldian. EFE

Konstituzioan jasotako Autonomien Estatua ''berriz aztertu eta planteatu'' behar dela uste du Mariano Rajoyk.

Gobernuko presidentearen hitzetan, ez dago pausoetan atzera egin beharrik, baina egoera berriz aztertu beharra dago. Ildo horretan, Espainiak behar dituen erreformek 1978ko Konstituzioak izan zuen ''adostasun'' maila berdina eskatzen dute, Rajoyren ustez.

Jose Manuel Romay Beccaria Estatu Kontseiluko presidente berria izendatzeko egin duten ekitaldian egin ditu adierazpenok Rajoyk. Bertan eman duen hitzaldian, Gobernuak onartutako erreformak defendatu ditu presidenteak, eta aldaketa horiek ''ausardiaz eta orekaz'' egiteko konpromisoa berretsi du.

Ekitaldia bukatuta, Administrazioa legegintzaldi osoan zehar erreformatzeko asmoa duela azaldu die Rajoyk kazetariei, eta erkidegoekin eta udalekin hitz egiteko intentzioa agertu du. ''Administrazio batek gauzatu dezala eskumen bat, eskumen bera kudeatzen duten lau administrazio egon ez daitezen'', esan du.

Edonola ere, presidenteak aurreratu du Gobernuak erabakiko duela zein erakunde eta instituzio kendu, ''horretarako aukeratu baitute espainiarrek Gobernua''. Erreforma horrek denbora beharko duela aurreratu du presidenteak, eta zuzenbide-ordenamendu sinpleago baten alde ere egin du, ''egun indarrean dauden arauak argituz''.

Gaurko agerraldian azaldu duenez, ez da ostiraleko Ministroen Kontseiluan izango, eta bertan ez dute maiatzerako Gobernuak prestatu nahi duen pribatizazio plana onartuko.

Erreformak, herritarren borondatearekin bat

Gobernuaren erreformek herritarren borondatearekin bat egiten dutela uste du Rajoyk, ''ongizate Estatuak lortutakoa sendotzeko helburua'' dutelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X