Anboto ETAren buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duela iritzita
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
Coviteren ustez, "justifikaezina" da Soledad Iparragirre Anboto ETAren buruzagi ohiari erdi-askatasuneko erregimena ematea. Salaketaren arabera, Iparragirrek "historia kriminal oso larria du, 793 urte eta 8 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri baitzioten, eta 14 hilketarekin du zerikusia".
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Iparragirreri erdi-askatasuneko erregimena emateko Espetxe Araudiaren 100.2 artikulua aplikatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia kritikatu du astelehen honetan, ohar baten bidez.
Soledad Iparragirre astelehen honetatik aurrera irten daiteke Gipuzkoako espetxetik, astelehenetik ostiralera, kartzelara bueltatu beharko du lo egitera. Lan egiteko edo boluntario-lanak egiteko izango du ireteteko baimena, aldez aurretik ezarritako ordutegietan.
Covitek gogor kritikatu du neurri hori, "espetxean denbora gutxi" eman duela iritzita, eta "ezker abertzalearekin lotura estua eta historia kriminala oso larria" duela uste baitu kolektiboak. Coviteren iritziz, kasu honek argi eta garbi erakusten du "100.2 artikulua, zigorra betetzea malgutzeko ezohiko formula gisa sortu zena, ETAko presoekin modu orokorrean erabiltzen ari dela, eta haren helburua eta esanahia erabat desitxuratzen ari dela".
Coviteren iritziz, "ez da kasualitatea neurri hori Soledad Iparragirreri aplikatu izana: Anboto ez zen edozelako etakidea izan, ezta ETAren egituran garrantzirik ez zuen preso bat ere, erakundearen figura nagusi bat izan zen, zuzendaritza politikoarekin oso ondo identifikatutako pertsona bat".
Kolektiboak ziurtatu duenez, horixe da, hain zuzen ere, "100.2 artikuluaren tranpa: aparteko bide bat erabiltzea lasterbide gisa, oraindik hirugarren gradua lortu ezin dutenei erdi-askatasuneko erregimena emateko". "Legea betetzen da, itxuraz, baina helburua erabat desnaturalizatzen da", ohartarazi du Ordoñezek.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.