Altzako egoitza berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patxi Lopez, EAJrekin hitzartzeko prest 'Euskadirentzat ona bada'

Euskadik ez dituela Mariano Rajoyren Osasun eta Hezkuntza murrizketak ezarriko berretsi du Patxi Lopez lehendakariak.
18:00 - 20:00
Murrizketak ez dituela aplikatuko berretsi du Patxi Lopezek

Patxi Lopez lehendakaria EAJrekin akordioetara iristeko prest azaldu da "Euskadirentzat ona bada".

"Enplegua sortu eta hazteko, beharrezkoa dena egiteko prest nago, baina eztabaida demagogikorik gabe", adierazi du.

Ildo honetan, Patxi Lopez lehendakariak "hitz hutsetan ez ezkutatzeko" esan dio Iñigo Urkullu EAJko presidenteari eta "eztabaida demagogikorik gabe" Euskadirentzat beharrezkoa denean akordioetara iristeko prest azaldu da.

Donostiako Altza auzoko "Luis Arbella" sozialisten egoitza berriaren inaugurazioan, hiru urtez EAJren lankidetzaren zain egon dela esan du Patxi Lopezek, baina, hala ere, joan den ostiralekoak baino proposamen "lausoak baino pixka bat gehiago" izatea espero du.

Urkullu "beti" Aldundietan zergen eztabaida ukatzen egon dela esan du Patxi Lopezek, eta "ezin da baliabideak eskuratzeko atea zazpi giltzekin itxi, eta gero inbertsio gehiago egiteko eskatu", adierazi du.

Era honetan, EAJ Madrilera "akordioen inguruan" hitz egitera joatea kritikatu du, Euskadin, ordea, "lortzeko bizkarra ematen duenean".

Bestetik, Euskadik ez dituela Mariano Rajoyren Osasun eta Hezkuntza murrizketak ezarriko berretsi du, "gauzak beste era batera egin daitezkeelako", eta François Hollandek Frantziako hauteskundeak irabaztea "albiste ona" litzatekeela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X