Alderdi politikoen erreakzioak Sortu legeztatzearen inguruan
Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatzea erabaki du asteazken honetan, eta, ondorioz, datozen hauteskundeetara aurkezteko aukera izango du. Kideek aldeko sei boto eman dizkiote helegiteari, eta kontrako bost. Alderdi politikoen erreakzioak honako hauek izan dira:
EAJ
Josu Erkoreka Kongresuan EAJren bozeramailea denak esan du Konstituzionalak Sortu legeztatzea erabaki izanak politikoki eta instituzionalki normala zena juridikoki normaltzen lagundu duela.
PSE-EE
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Sorturen legeztatzea berri ona dela esan du, eta indarkeriaren amaieraren prozesua behin betiko amaitzen lagunduko duela gaineratu du. Halaber, Sortuko arduradunei "estatutuetan jarritakoak errealitate egiteko" eskatu die.
Euskal sozialisten bozeramailearen ustez, Konstituzionalak ofiziala egin du euskal gizartean legezkoa dena. Hori dela eta, berri ona dela azaldu du.
PP
Iñaki Oyarzabal Euskadin PPko idazkari nagusiak esan du bere alderdiak Konstituzionalaren erabakia "obeditzen" duela baina ez duela "iritzi bera", legeztatze mota honek "ez duelako laguntzen ETA desegiten, armak uzten eta egindako kaltea aitortzen".
Aralar
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, "Sortu legeztatzea ekintza positiboa da demokrazia eta egonkortasun soziala sendotzeko, ondorioz, bakerako". Halaber, legez kanpo dauden beste alderdi batzuk geratzen direla nabarmendu du, eta horien egoera berraztertu behar dela gaineratu du.
EA eta Alternatiba
Eusko Alkartasuna (EA) eta Alternatiba, Bildu eta Amaiur koalizioetan kide direnak, poztu egin dira Sortu legeztatzeaz, euren ustez, "hartzeko erabakia hori zen", halere, berandu iritsi dela nabarmendu dute.
Ezker Anitza
Ezker Anitza-IUk Euskadin normalizazio politikorantz aurrerapausotzat hartu du Sorturen legeztatzea, gaur Auzitegi Konstituzionalak erabaki duena.
Mikel Arana alderdiko koordinatzaile nagusiak esan duenez, Ezker Anitzak beti egin izan dio uko Alderdien Legeari, eta Sorturen kasuan "aldez aurretik legez kanpo utzi" zutela uste du, horrek "juridikoki itxuranegargarria" eman duela gaineratu du.
UPyD
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak esan duenez, Sortu legeztatzea "akats larria eta herritarrentzako iraina da", "ETA kondenatu ez duelako, ezta taldea desegitea eskatu ere", gaineratu du. Halaber, alderdiak ez duela jarreraz aldatu nabarmendu du.
Ezker Batua Berdeak
Jose Navas Ezker Batua Berdeakeko bozeramaileak azaldu duenez, Sortu legeztatzeko erabakiak herritarren zati batek kendu zitzaion eskubidea berreskuratzea egin du.
Navasek alderdi politiko guztiek euren partetik jartzeko eskatu du "Alderdien Legeak aldatutako bizikidetza berreskuratzeko".
UPN
UPN eta PPN alderdiek Konstituzionalak hartutako Sortu legeztatzearen erabakia obeditu egin dute, aldiz, Nafarroa Baik eta Izquierda-Ezkerrak positibotzat hartu dute berria.
Carlos Garcia Adanero UPNko idazkari nagusiak esan duenez, erregionalistei "gehiago" gustatzen zaie Auzitegi Gorenaren epaia (ez zuen alderdia erregistratzea utzi) "juridikoki hobeto zegoelako".
Nafarroa Bai
Patxi Zabaleta Legebiltzarrean Nafarroa Baiko bozeramailea denak esan du Sortu legeztatzea berri ona dela eta "dudarik gabe" ukatzen ari ziren eskubide politiko batzuk zuzentzen dituela.
Geroa Bai
Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak azaldu duenez, Sortu legeztatzea "ospatu beharreko berri ona" da.
"Berri hau politika arloan politika besterik egin nahi ez duen alderdi batena da", nabarmendu du Barkosek Konstituzionalaren erabakia jakin ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.