Auzitegi Konstituzionalak legeztatu egin du Sortu
Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatzea erabaki du asteazken honetan, Konstituzionaleko iturriek jakitera eman dutenez. Hori eskatzeko jarri zuten helegiteak aldeko sei boto eta kontrako bost jaso ditu.
Auzitegi Konstituzionalak onetsi egin du Auzitegi Gorenak martxoaren 23an Sortu ilegalizatzeko hartutako erabakiaren aurrean koalizioak jarritako helegitea. Ondorioz, ezker abertzalearen alderdiak datorren hauteskundeetan egoteko aukera izango du.
Sorturen helegitearen inguruko txostena Elisa Perez Vera epailearen esku egon da (horretan oinarritu behar izan dute erabakia). 2011ko maiatzaren 5ean Bildu legeztatzearen aldeko botoa eman zuten Auzitegi Konstituzionaleko bost kideetako bat da Perez Vera. Hala, Bilduk orduan erabilitako argudio berberak erabili ditu Sortuk bere helegitean.
Sortu legez kanpo utzi izanak biltzeko eskubidea urratzen duela jasotzen du Konstituzionalaren epaiak (Konstituzioaren 22. artikulua, alderdi politikoak sortzeko eskubidea jasotzen duena), eta alderdiaren sustatzaileei beren eskubideak berrezartzen dizkie. Horrela, Barne Ministerioaren erregistroan izena emateko eskubidea aitortzen dio epaiak alderdiari.
Sorturen estatutuetan indarkeriaren inguruan jasotakoa izan da alderdi gisa izena emateko aukera izatea erabakitzerakoan Konstituzionalak aintzat hartu duen argudio nagusienetako bat; izan ere, Konstituzionalak kontuan hartu du, estreinakoz, ezker abertzalearen alderdi batek jarduera politikorako bide gisa indarkeria ''nabarmen'' errefusatu duela, ''ETAren indarkeria barne''.
Gehiengo estu batekin egin du aurrera helegiteak, baina, Konstituzionaleko iturri horiek beraiek jakitera eman dutenez, hiru epailek boto partikularra idatziko dutela da ofizialki ezagutzera eman den datu bakarra.
Javier Delgado, Manuel Aragon eta Ramon Rodriguez-Arribas izan litezke hiru epaile horiek. Hiru horiek osatzen dute, Luis Perez de los Cobos eta Francisco Hernando epaileekin batera, ''sektore kontserbadore'' gisa ezagutzen dena, eta horiek eman zuten kontrako botoa Bilduren epaian ere. Egitura hau berau asteazken honetan egin duten osoko bilkurara eramanaz, litekeena da honako hauek eman izana aldeko botoa: Elisa Perez Vera (txostenaren arduraduna), Pablo Perez Tremps, Luis Ortega eta Adela Asua epaileak eta Pascual Sala eta Eugeni Gay auzitegiko presidente eta presidenteordea, hurrenez hurren. Horiek guztiak PSOEk proposatu zituen.
Datozen egunetan emango dute jakitera epaiaren edukia eta boto partikular horiek jasotzen dutena. Legeztatzearen kontra botoa eman duten epaileek ere boto partikular horiekin bat egin dezakete.
KONSTITUZIONALAK MUGAK EZARRIKO DITU
Iturri judizialen arabera, terrorismoaren biktimei aipamen berezia egingo die epaiak, eta etorkizunean ezker abertzalearen alderdia legez kanpo uztea eragingo luketen jardunbideen zerrenda ''zorrotz eta argia'' bilduko du.
''Gerora'' alderdia legez kanpo uztea eragingo luketen jarreren artean, Konstituzionalak honako hauek jasoko ditu: terrorismoari babes politikoa ematea (''agerian zein ezkutuan''); indarkeria gaitzetsi ez duten kondenatutako kideak zerrendetan sartzea; edo jarduera terroristak egiten dituztenei omenaldiak egitea.
SORTUREN ARGUDIOAK
2011ko maiatzeko hauteskundeetan Bildu egon ahal izatea ahalbidetu zuen helegitean erabilitako argudio berberak erabili ditu Sortuk orain helegite honetan ere. Iñigo Iruinek aurkeztutako babes-helegitean ezker abertzaleak azaldu zuenez, Auzitegi Gorenaren erabakiak ''alderdia aurretiaz legez kanpo uztea'' dakar, eta horrek ''Konstituzio Estatua bera ere arriskuan jartzen du'', Konstituzionalak Bilduren inguruko epaian bertan azaldu zuenez.
Sorturen helegitearen arabera, ''legedian egin berri diren aldaketei esker, Estatuak mekanismoak ditu ETArekin hitzartzen duten alderdien kontra ekiteko''. Konstituzionalaren hitzetan, aldaketa horiek garrantzitsuak dira, eta ezin dira albo batera utzi.
INDARKERIAREN BAZTERKETA
2011ko otsailaren 7an, Sorturen estatutuak aurkezteko ekitaldia egin zuen ezker abertzaleak Euskalduna Jauregian. Estatutu horietan, alderdi berriak indarkeriaren erabilera eta mehatxuak errefusatu zituen, "ETArena barne"; bide politikoak eta baketsuak soilik erabiltzeko apustua egin zuen; eta indarkeria erabiltzea ez duela justifikatzen, ezta babesten ere, azpimarratu zuen.
Maiatzaren 22an hasi zen Auzitegi Konstituzionala Sorturen helegitea aztertzen, baina ia hilabete behar izan dute erabakia hartzeko.
ERREAKZIO POLITIKOAK
Eusko Jaurlaritzak eta euskal alderdien gehiengoak baikor hartu dute legeztatzea.
Gobernuak, PPk eta UpyDk, berriz, epaiarekiko desadostasuna agertu dute.
Sorturen sustatzaileek agerraldia egingo dute ostegun honetan, eta ezker abertzaleak balorazio ofizialik egin ez duen arren, hainbat ordezkarik iritzia plazaratu dute Twitterren.
AVTk, bestalde, Rajoyren Gobernuak aurreko Gobernuko kideekin adostutakoarekin aurrera egiten jarraitzen duela esan du, eta Konstituzionala berritzeko prozesua erabaki hau hartu arte atzeratu dela uste dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek autoritarismoaren gorakadaz ohartarazi, eta Europa "arinago eta kohesionatuago" baten alde egin du
Lehendakariaren esanetan, nazioarteko zuzenbidea eta demokrazia liberalak mehatxupean daude mundu mailako populismoaren eta autoritarismoaren gorakadaren ondorioz. Euskadik Europa federal batean ahots propioa izatea aldarrikatu du.
50 urte Montejurrako gertakarietatik: karlisten arteko talka, italiar neofaxistak eta… Estatuaren konplizitatea?
Karlismoaren barne-gatazka bat ez ezik, Montejurrako hilketen atzean botere postfrankistek bultzatutako konspirazio izan zen, eskuin-muturreko beste elementu batzuekin batera.
Gurutze Gorriak 3.121 pertsona migratzaile artatu zituen Irunen 2025ean, aurreko urtean artatutakoen erdiak
Euskadik "iparraldeko muga" dela aldarrikatu du, eta "ziurtasuna" eskatu du Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean.
Maskaren epaiketa amaituta, epaiak argitu beharko ditu zalantzak
Jose Luis Abalosek, Koldo Garciak eta Victor de Aldamak pandemia garaian maskarak erosteko bi kontratu enpresa jakin bati eta akordio "itxi eta pribilegiatu" batekin esleitzeko erakunde kriminala osatu ote zuten argitu beharko du Auzitegi Gorenak. Zalantza hori eta beste batzuk argitzeko eperik ez du izango.
Polemikak gorabehera, Lander Martinezek ez du arriskuan ikusten EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua
Lander Martinez Sumarreko diputatuak antzerkitzat jo du EAJren eta PSE-EEren arteko azken krisia. Horren arabera, jeltzaleek erabaki dute Moncloarekin harremana tenkatzea Eusko Jaurlaritzako edo aldundietako koalizio gobernuak zalantzan jarri beharrean. "Ez dute interesik gehiengo hori galtzeko", gaineratu du.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk zibersegurtasunari buruzko akordioa lortu dute, eta aliantzak PP haserrearazi du
Euskal Polizia modernizatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, ziberdelituen egungo hazkundeari eta ziberkrimenek etorkizunean ekarriko dituzten erronkei aurre egiteko.
Ordezkaritza politiko zabal batek eta gertukoek Garaikoetxea agurtu dute Iruñeko hiletan
Nafarroako eta EAEko ordezkaritza politiko eta instituzional zabala izan da Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hiletan, besteak beste, Maria Chivite eta Imanol Pradales. Garaikoetxea joan den astelehenean hil zen, Iruñean, 87 urte zituela, eta hileta-elizkizuna Xabierko San Frantzisko parrokian izan da.
Erakunde eta ordezkari politikoek, euskal gizartearekin batera, agur esan diote Carlos Garaikoetxeari Ajuria Enean
Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera 10:00etan zabaldu dute Ajuria Enea jauregian, eta lau orduz egon da irekita. Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez lehendakariak bezala, Euskal erakunde eta talde politiko guzti-guztietako ordezkariak gerturatu dira Ajuria Enera, Garaikoetxeak egindako ekarpena aitortzera, baita Euskal Herriko hamaika lekutatik iritsitako herritarrak ere.
Lehendakariak eta politikaren ordezkari nagusiak, banan-banan, Garaikoetxearen familiari doluminak ematera sartu dira
Urkulluk, Ibarretxek, Patxi Lopezek, Otegik, Ortuzarrek, Garridok, Anduezak eta Turullek Garaikoetxearen familiari doluminak eman dizkiote, Ajuria Enean.
Carlos Garaikoetxearen hilkutxa Ajuria Enera iritsi da
Lehendakariaren hilotza Gasteizen dago jada. Asteazken goizetik zabalik dago hil-kapera Ajuria Enean.