Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pagazaurtundua: 'Preso gehienek amnistia eta inpunitatea nahi dituzte'

Ezker abertzalea eta ETA "legezkotasunaren mundura" ekartzeko "zabaldutako bideak" huts egin dezakeela ohartarazi du, "mundu horri presio nahikoa egin ezean".
maite pagazaurtundua eitb
Ezker abertzaleari presioa egiten jarraitu behar zaiola esan du Pagazaurtunduak. EITB.

"ETAko preso gehienak amnistia, inpunitatea eta autodeterminazioa eskatzen ari dira", azpimarratu du Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak. Ondorioz, Pagazaurtunduaren iritziz, "oso gutxi dira barne prozesu bat hasi eta egindakoaren aurrean erantzukizuna eta damua agertzeko prest daudenak. Barne prozesu hori garrantzitsua da, "egindako kaltearen esanahia normalizatzen lagunduko lukeelako".

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Gregorio Ordoñezen arrebarem eta Valentin Lasarte ETAko presoaren arteko bilera izan du hizpide Terrorismoaren Biktimen presidenteak. Bere iritziz, zaila da Gregorio Ordoñezen hiltzaileak "horrenbesteko eboluzioa" egin izana, epaiketan "pistoleroa izateko meritu guztiak nola kontatu zituen ikusita".

"Pauso txikiak eskaintzen dituzte"

Egoera ikusita, damua "oso preso gutxik" agertzen dutela azpimarratu du eta "presoen eta biktimen arteko topaketak "asko eta zorrotz" zaindu behar direla esan du, "biktimek euren biktimarioengatik edo moralki eta psikologikoki manipula ez ditzaten".

Terrorismoaren Biktimen Fundakzioko presidenteak, gainera, ezker abertzalea eta ETA "legezkotasunaren mundura" ekartzeko "zabaldutako bideak" huts egin dezakeela ohartarazi du, "mundu horri presio nahikoa egin ezean, lehen hiltzeko mehatxuek egiten baitzutuzten eta orain pauso txikiak promesten dituztelako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X