Espetxe politikaren 'bukaera' hasi egin dela uste du EPPK-k
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak uste du Josu Uribetxebarria ETAko presoaren egoera Gobernuaren espetxe politikaren isla dela, eta estrategia horren ''bukaeraren hasiera'' iritsi dela.
Ostegun honetan Gara egunkariak kaleratuko du osorik EPPKren hausnarketa biltzen duen komunikatua, baina Naiz.info webguneak dagoeneko testu horren aurrerapena argitaratu du.
Bertan, elkartasuna adierazi diote ostegun honetan gose greba bertan behera utzi duen Josu Uribetxebarria ETAko presoari, eta ''borroka garaia'' dela gaineratu dute.
Gobernuaren espetxe politikaren''bukaeraren hasiera'' iritsi dela uste dute presoek, baina, haien ustez, hauek ''ez dira une errazak ezta atseginak ere''. ''Borroka garaia da, eta lortuko dugu'', gaineratu dute komunikatu horretan.
ETAko presoak ''Euskal Herrira biltzea'' eskatu dute, presoek ere ''prozesuari ekarpena egiteko''.
"Gatazkaren erruz sortutako sufrimendua"
"Asko dakigu gatazkak sortutako sufrimenduaz, eta ez diogu halakorik inori opa. ETAn egon diren kideek eta gure kolektiboaren parte direnek, segur aski bakoitzaren minaz asko dakite, eta besteei egindako kalteaz ere bai. Gainean daramagun karga izugarria da, adierazpen faltsu, manipulatu eta maltzurretan paratzeko. Oinaze eta min gehiagorik ez existitzeko arazo politikoari aurre egitea besterik ez dago", dio komunikatuak.
Europa
Ziurtatu dute "Europak espetxe politika kriminalaren aroa amaitu dela" erabaki duela eta "Espainiaren onespenik eza" ospatzen dute. Hori dela eta, "aldarrikapenen atalean, kartzeletan bahitutako guztien askatasuna" eskatzen dute, zigorra bete badute, baldintzapeko askatasunari ezezkoa jaso badute eta gaixorik baldin badaude.
Kartzela-zigorraren luzapenarekin, Parot doktrina aplikatu zaien presoez ari dira (50 baino gehiago) eta Gobernuak Europako Giza Eskubideen Auzitegira aurkeztuko duen helegitearen zain daudenez; uztailan Europak Espainia zigortu zuen, Ines del Riori Parot doktrina aplikatzeagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionako presidentearen aurka eginbideak irekitzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.