Baliteke 15 egun atzeratzea Uribetxebarriari buruzko erabakia
Josu Uribetxebarria ETAko presoari baldintzapeko askatasuna ematearen inguruko erabakia 10-15 egun atzeratu liteke. Izan ere, presoaren inguruan Donostiako Ospitaleak egindako mediku txostena osatzea eskatu du astelehen honetan Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, joan den ostiralean Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak Uribetxebarriari 3. gradua ematea erabaki ondoren.
Auzitegietatik jakitera eman dutenez, aipatu txostena (presoaren gaixotasuna "atzeraezina" dela dio) luzatu egin behar da gaixoaren historialarekin eta aurrekariekin. Halaber, "pertsona zehatzek" sinatu behar dute, ez mediku batzordeak.
Eskaera horren aurrean, Espetxeetako Zuzendaritza Nagusitik azaldu dute ''araudiak zehazten dituen bideei jarraituz'' jasotako ''txosten ofizial'' bat oinarri hartuta erabaki zutela presoari 3. gradua ezartzea. Hala ere, txosten horretan parte hartu zuten medikuen zerrenda eskatu diete ospitaleko arduradunei, eta, dagoneko, Espetxe Zuzendaritzako arduradunen esku dago zerrenda hori, presoaren espedienteari gehitzeko.
Izapide gehiago
Uribetxebarriak 3. gradua jaso zuen joan den ostiralean, baina Fiskaltzak oraindik ez du Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna emateko espedientearen jakinarazpena jaso, eta Zaballako (Araba) presondegiari dagokio helaraztea.
Bestalde, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak beste txosten bat eskatu zuen, presoaren gaixotasuna kartzelan tratatu ote daitekeen jakiteko.
Txosten horiek jasota, Auzitegi Nazionalak beste dokumentu bat egin beharko du presoaren osasun egoeraren inguruan, eta horren ondoren paper guztiak Fiskaltzaren esku geratuko dira eta presoari baldintzapeko askatasuna ematearen inguruan duen iritzia agertuko du.
Hala, baliteke 15 egun atzeratzea Uribetxebarriari buruzko erabakia.
''Egoera luzatzeak heriotza eragin lezake''
Josu Uribetxebarria aske uzteko erabakia gaur bertan ez hartzeak ETAko presoaren egoera ''modu krudel baten luzatzea'' dela uste du Herrirak. Hala, ''egoera muturrera eramateak'' Uribetxebarria ''heriotza'' ere eragin lezakeela uste du ETAko presoen aldeko taldeak.
Herrirak deitutako martxa debekatzea eskatu du Urquijok
ETAko presoen alde Herrira taldeak ostiralean Bilbon deitu duen martxa debekatzea eskatu du Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkariak. Haren ustez, terrorismoa goresteko ekintza da manifestazio hori.
6 lagun atxilotu dituzte, Nafarroako PPren egoitzan protesta egiteagatik
Polizia Nazionalak sei lagun atxilotu ditu Iruñean, ''desordena publikoa'' egotzita. Nafarroako PPk Iruñean duen egoitzako fatxadan gora egin dute, gaixo dauden ETAko presoak aske uztea eskatzeko. Dagoeneko aske daude atxilotu guztiak.
ETAko biktimen gose greba
Josu Uribetxebarria presoaren kasuan Espainiako Gobernuak duen jarreraren aurrean protesta egiteko, gose greba abiatzeko asmoa agertu diote ETAko hainbat biktimak Angeles Pedraza AVT biktimen elkarteko presidenteari. Halaber, ez dute mobilizazioak egitea baztertzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.