Uribetxebarria kasua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baldintzapeko askatasuna eman dio epaileak Uribetxebarriari

Espetxeratuen Zaintzako epaile nagusiak baldintzapeko askatasuna eman dio gaixo dagoen ETAko presoari, duela bi aste Espetxeetako Zuzendaritzak 3. gradua eman ostean.
18:00 - 20:00
Baldintzapeko askatasuna eman dio epaileak Uribetxebarriari

Jose Luis Castro Espetxeratuen Zaintzako epaile nagusiak baldintzapeko askatasuna eman dio Josu Uribetxeberria gaixo dagoen ETAko presoari, duela bi aste Espetxeetako Zuzendaritzak 3. gradua eman ostean, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Halere, Uribetxebarria ez da berehala irtengo kartzelatik, magistratuaren epaia bost egunetan errekurritu daitekeelako. Bi aldeetako batek errekurritzen badu, presoak autoa irmoa izatera itxaron beharko du.

Castrok erabaki honekin Fiskaltzaren irizpidearen kontra egin du. Epailea duela bi egun Donostiako Ospitalera joan zen, Uribetxebarria eta hori tratatzen duten onkologoak bisitatzera, horren osasun-egoerak ez duela atzera bueltarik zioen txostena berresteko.

Epaileak bere erabakia "gizatasun eta pertsonen ohore eskubidearen printzipioetan" oinarritu du, eta horiek "beste arrazoi guztien gainetik" egon behar dutela nabarmendu du. Halaber, horiek osotasunean ezin direla eman kartzelan (heriotza duina izateko eskubidea) eta bai hortik kanpo (senideen alboan eta medikuen tratamendu aringarria jasoz bizitzeko trantze horretan) azaldu du.

Autoan irakur daitekeenez, epaileak Uribetxebarriari biktimen etxebizitzara edo lantokira edo haien familiarengana gerturatzea debekatu dio, baita era "aktiboan eta pasiboan" adierazpen publikoak egitea indarkeria goraipatuz, bereziki ETAri dagokionean.

Terrorismoaren biktimak mespretxatzea esan nahi duten adierazpenak egitea ere debekatu dio epaileak Uribetxebarriari.

Halaber, Uribetxebarriak ezin izango du bizilekutzat jartzen duen lekutik irten aldez aurretik baimen judizial bat izan gabe, eta Donostiako kartzelatik kanpoko zerbitzu sozialen aurrean agertu beharko du hilero, bere tratamendu medikoaren bilakaeraren berri emateko.

Gaixotasun "larria eta sendaezina"

Baldintzapeko askatasunaren espedientean azaltzen diren medikuen txostenei dagokienez, kontraesan batzuk daudela esan du epaileak, halere, medikuen profesionaltasuna zalantzan jartzen ez duela nabarmendu du.

"Oinarrian", txosten horiek honako puntu hauetan bat datoz: Uribetxebarriak gaixotasun "larria eta sendaezina" du, bere tumoreak oso pronostiko txarra du, eta gutxi gorabehera sei eta hamabi hilabete gehiago bizi daiteke.

Halaber, Uribetxebarriak ezin duela kartzelan tratamendua jaso azaldu du, adituen iritziak kontuan hartuz, azken horiek alta ezin zaiola eman diote, ikuspuntu klinikotik baldintzapeko askatasuna emanda ere, "bigarren mailako konplikazioak ekartzeko arriskua kontuan hartuta".

Kartzelako osasun-zerbitzuak lehen mailako arreta zentrotzat jotzen dituzte, eta ez dute gaixotasun baten "azkeneko fasea" tratatzeko behar den profesionalik, nabarmendu du Castro epaileak.

Baldintzapeko askatasuna lortzeko presoa hilzorian izan behar den edo ez argitzeko, Castrok esan du ez dela beharrezkoa kartzelatik kanpo geratzeko, baina horren helburua aske geratu diezaiokeen denbora bizi ahal izatea da, "arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalarengatik".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X