Erregearen batasun mezua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregeak 'krisiaren aurka zatiketarik gabe borrokatzeko' deia egin du

Diadaren eguneko manifestazioaren eta Kataluniako independentziaren eskaeren ostean idatzi du mezua erregeak.
18:00 - 20:00
Erregeak esan du ez dela 'indarrak banatzeko unea'

Juan Carlos I.a Espainiako erregeak krisiari aurre egiteko "batera" borrokatzeko deia egin du, "egungo egoera politiko, sozial eta ekonomikotik" ateratzeko. Horren harian, "egin daitekeen okerrena indarrak zatitzea, desadostasunak bultzatzea, ameskerien atzetik joatea eta zauriak sakontzea" dela esan du.

Mezua Diada eguneko Bartzelonako manifestazio jendetsuaren ostean etorri da, izan ere, bertan Kataluniaren independentzia aldarrikatu zen, eta Artur Mas Generalitateko presidenteak mezua bere egin zuen.

Erregearen mezua errege-etxearen webgunean argitaratu du gaur eta bere ekimen propioa izan dela argitu dute Zarzuelako iturriek, nahiz eta Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin hitzartu duela azaldu duten.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X