'Parot doktrina'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak urrira atzeratu du Parot doktrinaren eztabaida

Ines del Rio kartzelatik ateratzea eskatu zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, baina Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza kontra agertu du.
Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina'ren inguruan kalratutako epaia aztertuko du
Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina'ren inguruan kalratutako epaia aztertuko du (artxibo)

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Parot doktrinaz kaleratutako epaia urriaren 10ean aztertuko du Auzitegi Nazionalak. Epaia gaur aztertu dute, baina ez dute adostasunik lortu. Ines del Rio ETAko kidea kartzelatik ateratzea eskatu zuen Estrasburgok epai horretan, Parot doktrina modu ''irregularrean'' aplikatua izan zela iritzita.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpena jakin ondoren, ETAko presoa aske uzteko eskatu zuten haren abokatuek. Horren aurrean, Auzitegi Nazionaleko zigor aretoak gaia osoko bilkurara igortzea erabaki zuen, eta, beraz, 18 epailek izango dute gaia jorratzeko ardura.

Fiskaltza kontra agertu da

Estrasburgoko epaia irmoa ez dela oinarri hartuta, Ines del Rio aske uztearen kontrako agertu zen Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza. Horren ustez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpena ''adierazpena'' da, eta, Estatuak hartu behar du erabakia, Ministroen Kontseiluak gainbegiratuta.

Hala ere, Ministerio Publikoak onartu zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak gaitasuna duela ''indarrean jarri beharreko neurri zehatz bat finkatzeko, eskubide urraketa eten dadin''. Gerta liteke, gainera, ''neurri horrek beste aukerarik ez uztea''.

Ines del Rioren kasuan, Estrasburgok ez du epaia gauzatzeko behin-behineko agindurik eman, Fiskaltzak azaldu duenez, eta, beraz, ''ez da egokia presoa libre uztea''. Gainera, Espainiako legediak ez du ezartzen zein organori dagokion Europako auzitegi baten epai finko bat aurrera eramatea.

Behin betikoa denean, baina, Konstituzionalari egokituko zaio ebazpena nola bideratu erabakitzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X