Estrasburgoko Auzitegiak Espainia zigortu du 'Parot dotrina'gatik
Europako Giza Eskubideen Auzitegia, Estrasburgokoa, 'Parot dotrina'ren kontra agertu da, Ines del Rio Prada ETAko kide ohia zigorraren berrikuspen batengatik kartzelan mantentzea "irregularra" delakoan.
Aho batez hartutako erabakiaren arabera, Espainiak 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio presoari kalte moralagatik, eta "ahal bezain laster" libre utzi beharko du.
Estrasburgoko Auzitegiak lehenengo aldiz eman du ebazpen bat 'Parot dotrina' izenekoaren inguruan. Auzitegi Gorenak 2006an ezarritako arau bat da hori. Horren arabera, presoak kartzelan lortzen dituen zigor murrizketak kartzela-zigor osoari aplikatzen zaizkio, ez 30 urteko gehienezko kartzelaldiari.
Estrasburgoko epaileek ontzat jo dute horrela Del Rioren defentsak aurkeztutako helegitea.
Auzitegiak atzera bota du Auzitegi Nazionalaren ebazpena, espetxealdia 2008ko uztailaren 2tik 2017ko ekainaren 27ra atzeratzea agintzen zuena. Espainiak Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren 7. artikulua urratu duela iritzi dio auzitegiak, ezin baita zigorrik jarri 5. artikulua (askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea) errespetatu gabe.
2008an utzi behar zuten libre
Del Rio (Tafalla, 1958) 1988ko uztailean atxilotu zuten Zaragozan, eta 3.000 urtetik gorako kartzela-zigorra jaso zuen, horietako 2.232 Iñaki de Juana Chaos buru zuen 'Madrid taldea'ri laguntzeagatik.
Libre geratu (2008ko uztailaren 2an askatu behar zuten) baino hilabete eta erdi lehenago, kartzelan 20 urte igaro ondoren, Auzitegi Nazionalak 'Parot dotrina' ezarri zion eta 2017ko uztailaren 27ra arte luzatu zion espetxealdia.
Gobernuak ez du presoa askatuko eta helegitea jarriko du
Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarrak jakinarazi du Gobernuak helegitea aurkeztuko duela Giza Eskubideen Auzitegiak emandako ebazpenaren kontra eta ez dutela ETAko kide ohia libre utziko, ihes egiteko arriskua dagoela iritzi diolako.
Jaurlaritza, "banan-banan" begiratzearen alde
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia sailburuak, berriz, ez du iritzirik eman nahi izan Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenak 'Parot dotrina'ri osorik eragiten dion ala ez, eta "banan-banan" aztertzearen alde agertu da.
Europako Giza Eskubideen Auzitegia, Estrasburgokoa, 'Parot dotrina'ren kontra agertu da, Ines del Rio Prada ETAko kide ohia zigorraren berrikuspen batengatik kartzelan mantentzea "irregularra" delakoan.Aho batez hartutako erabakiaren arabera, Espainiak 30.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio presoari kalte moralagatik, eta "ahal bezain laster" libre utzi beharko du. Estrasburgoko Auzitegiak lehenengo aldiz eman du ebazpen bat 'Parot dotrina' izenekoaren inguruan. Auzitegi Gorenak 2006an ezarritako arau bat da hori. Horren arabera, presoak kartzelan lortzen dituen zigor murrizketak kartzela-zigor osoari aplikatzen zaizkio, ez 30 urteko gehienezko kartzelaldiari.Estrasburgoko epaileek ontzat jo dute horrela Del Rioren defentsak aurkeztutako helegitea.Auzitegiak atzera bota du Auzitegi Nazionalaren ebazpena, espetxealdia 2008ko uztailaren 2tik 2017ko ekainaren 27ra atzeratzea agintzen zuena. Espainiak Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren 7. artikulua urratu duela iritzi dio auzitegiak, ezin baita zigorrik jarri 5. artikulua (askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea) errespetatu gabe.2008an utzi behar zuten libreDel Rio (Tafalla, 1958) 1988ko uztailean atxilotu zuten Zaragozan, eta 3.000 urtetik gorako kartzela-zigorra jaso zuen, horietako 2.232 Iñaki de Juana Chaos buru zuen 'Madrid taldea'ri laguntzeagatik.Libre geratu (2008ko uztailaren 2an askatu behar zuten) baino hilabete eta erdi lehenago, kartzelan 20 urte igaro ondoren, Auzitegi Nazionalak 'Parot dotrina' ezarri zion eta 2017ko uztailaren 27ra arte luzatu zion espetxealdia.Gobernuak ez du presoa askatuko eta helegitea jarriko duJorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarrak jakinarazi du Gobernuak helegitea aurkeztuko duela Giza Eskubideen Auzitegiak emandako ebazpenaren kontra eta ez dutela ETAko kide ohia libre utziko, ihes egiteko arriskua dagoela iritzi diolako.Jaurlaritza, "banan-banan" begiratzearen aldeIdoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia sailburuak, berriz, ez du iritzirik eman nahi izan Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenak 'Parot dotrina'ri osorik eragiten dion ala ez, eta "banan-banan" aztertzearen alde agertu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri