Atzera bota dute 16 presok Parot doktrinaren aurka sartutako helegitea
Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du ETAko 16 presok 'Parot doktrina' aplikatzearen kontra aurkeztutako helegitea, Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aipatu legearen kontra emandako ebazpena ez delako "behin betikoa".
Konstituzionaleko iturriek azaldu dutenez, presoek haien egoera berrikustea eskatu zioten Konstituzionalari Giza Eskubideen Auzitegiak, Ines del Rio presoaren kasuan, 'Parot doktrina'ren aplikazioa "irregularra" zela ebatzi zuelako.
Konstituzionaleko oporretako aretoak (Pascual Salak, Ramon Rodriguez Arribasek eta Pablo Perez-Tremps epaileek osatzen dutena) ordubeteko bileraren ostean hartu du erabakia, Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenaren aurka helegitea aurkezteko aukera dagoelako oraindik.
Herrirak eskandalu publikotzat jo du Konstituzionalaren erabakia
Herrira ETAko presoen aldeko taldeak astelehen honetan “eskandalu juridikotzat” hartu du Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia, “Parot doktrina” jaso zuten ETAko 16 presoren helegileak atzera botatzea, eta hori “giza eskubideak zapaltzea” dela nabarmen du.
Ezker abertzalaren ustez, Estatuak “legaltasuna interés politikoen arabera aldatzen du”
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak esan duenez, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak argi utzi du Espainiako estatuak “legaltasuna interes politikoaren arabera aldatzen” duela.
Ugarteburen arabera, Konstituzionalaren erabakia “denbora irabazteko nahia da eta 60 presoen samina luzatzea”.
Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du ETAko 16 presok 'Parot doktrina' aplikatzearen kontra aurkeztutako helegitea, Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aipatu legearen kontra emandako ebazpena ez delako "behin betikoa".Konstituzionaleko iturriek azaldu dutenez, presoek haien egoera berrikustea eskatu zioten Konstituzionalari Giza Eskubideen Auzitegiak, Ines del Rio presoaren kasuan, 'Parot doktrina'ren aplikazioa "irregularra" zela ebatzi zuelako.Konstituzionaleko oporretako aretoak (Pascual Salak, Ramon Rodriguez Arribasek eta Pablo Perez-Tremps epaileek osatzen dutena) ordubeteko bileraren ostean hartu du erabakia, Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenaren aurka helegitea aurkezteko aukera dagoelako oraindik.Herrirak eskandalu publikotzat jo du Konstituzionalaren erabakiaHerrira ETAko presoen aldeko taldeak astelehen honetan “eskandalu juridikotzat” hartu du Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia, “Parot doktrina” jaso zuten ETAko 16 presoren helegileak atzera botatzea, eta hori “giza eskubideak zapaltzea” dela nabarmen du. Ezker abertzalaren ustez, Estatuak “legaltasuna interés politikoen arabera aldatzen du”Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak esan duenez, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak argi utzi du Espainiako estatuak “legaltasuna interes politikoaren arabera aldatzen” duela. Ugarteburen arabera, Konstituzionalaren erabakia “denbora irabazteko nahia da eta 60 presoen samina luzatzea”.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.