Estrasburgoko Auzitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia kondenatu dute, Otamendiren tortura salaketa ez ikertzeagatik

Espainiako Erresumak 24.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkio Egunkaria-ko zuzendari ohiari. Martxelo Otamendi pozik agertu da epaiarekin.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Erresuma kondenatu du, Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari ohiak aurkeztutako tortura salaketa behar bezala ez ikertzeagatik.

Espainiako Erresumak 24.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkio kazetariari; 20.000 kalte moralak direla eta, eta beste 4.000 prozesu judizialeko gastuak direla eta.

Epaiaren berri izan eta gero, Martxelo Otamendi pozik agertu da, baina Egunkaria auzian "torturatu gehiago" izan zirela gogorazi du.

Kazetaria Egunkaria ixteko operazioan atzeman zuten, 2003. urtean, ETAko kide izatea egotzita, baina epaiketan absolbitu egin zuten.

Atxiloaldian Guardia Zibilak tratu txarrak eman zizkiola salatu zuen Otamendik, baina, 2005. urteko martxoan, Madrilgo Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiak artxibatu egin zuen salaketa. Helegiteek ere ez zuten aurrera egin.

Estrasburgoko Auzitegian, salaketa artxibatu izanak Giza Eskubideen Itun Europarraren 3. artikulua, hots, tratu txarrak debekatzen dituena, urratzen duela argudiatu zuen Otamendik.

Estrasburgoren argudioak

Europako epaileen esanetan, Auzitegi Nazionalaren 6. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak "jarrera pasiboa" izan zuen tortura salaketaren aurrean, eta Madrilgo 5. zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren ikerketak ez ziren "sakonak eta eraginkorrak" izan.

Halaber, Otamendik tortura salaketak berretsi bazituen ere, Madrilgo epaileak medikuen txostena baino ez zuen izan oinarri erabakia hartzeko, hots, "ez zituen aurrez aurre entzun salatzailearen deklarazioak".

Estrasburgok gogorarazi duenez, Madrilgo Probintzia Auzitegiak errefusatu egin zuen "aparteko ikerketarik" abiatzea, Otamendik lehen epaiaren aurka apelazio helegitea aurkeztu zuenean, baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak uste du salatzailearen eskakizunak, batik bat inkomunikatuta zegoenean zaindu zuten agenteek deklaratzea, erabakigarriak izan zitezkeen gertatutakoa argitzeko.

Estrasburgoko epaileek nabarmendu dutenez, inkomunikazioak "beharrezkoa" bihurtzen du "zainketa neurri egokiak" abiatzea, atxilotutakoen "segurtasuna babesteko".

Gainera, epaiak gogorarazi egin du Tortura Saihesteko Batzorde europarrak inkomunikatutakoen azterketa medikoak hobetzea gomendatu zuela.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako Erresuma kondenatu du, Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari ohiak aurkeztutako tortura salaketa behar bezala ez ikertzeagatik.Espainiako Erresumak 24.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkio kazetariari; 20.000 kalte moralak direla eta, eta beste 4.000 prozesu judizialeko gastuak direla eta.Epaiaren berri izan eta gero, Martxelo Otamendi pozik agertu da, baina Egunkaria auzian "torturatu gehiago" izan zirela gogorazi du.Kazetaria Egunkaria ixteko operazioan atzeman zuten, 2003. urtean, ETAko kide izatea egotzita, baina epaiketan absolbitu egin zuten. Atxiloaldian Guardia Zibilak tratu txarrak eman zizkiola salatu zuen Otamendik, baina, 2005. urteko martxoan, Madrilgo Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiak artxibatu egin zuen salaketa. Helegiteek ere ez zuten aurrera egin.Estrasburgoko Auzitegian, salaketa artxibatu izanak Giza Eskubideen Itun Europarraren 3. artikulua, hots, tratu txarrak debekatzen dituena, urratzen duela argudiatu zuen Otamendik.Estrasburgoren argudioakEuropako epaileen esanetan, Auzitegi Nazionalaren 6. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak "jarrera pasiboa" izan zuen tortura salaketaren aurrean, eta Madrilgo 5. zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren ikerketak ez ziren "sakonak eta eraginkorrak" izan.Halaber, Otamendik tortura salaketak berretsi bazituen ere, Madrilgo epaileak medikuen txostena baino ez zuen izan oinarri erabakia hartzeko, hots, "ez zituen aurrez aurre entzun salatzailearen deklarazioak".Estrasburgok gogorarazi duenez, Madrilgo Probintzia Auzitegiak errefusatu egin zuen "aparteko ikerketarik" abiatzea, Otamendik lehen epaiaren aurka apelazio helegitea aurkeztu zuenean, baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak uste du salatzailearen eskakizunak, batik bat inkomunikatuta zegoenean zaindu zuten agenteek deklaratzea, erabakigarriak izan zitezkeen gertatutakoa argitzeko.Estrasburgoko epaileek nabarmendu dutenez, inkomunikazioak "beharrezkoa" bihurtzen du "zainketa neurri egokiak" abiatzea, atxilotutakoen "segurtasuna babesteko".Gainera, epaiak gogorarazi egin du Tortura Saihesteko Batzorde europarrak inkomunikatutakoen azterketa medikoak hobetzea gomendatu zuela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X