Espainia, kondenatuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxelo Otamendi, pozik epaiarekin

Egunkaria auzian "torturatu gehiago" izan zirela gogorarazi du kazetariak.
Martxelo Otamendi kazetaria. EITB

Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari ohia pozik agertu da, 2003an aurkeztu zuen tortura salaketa ez ikertzeagatik Estrasburgoko Auzitegiak Espainia kondenatu eta gero, baina Egunkaria auzian "torturatu gehiago" izan zirela gogorarazi du.

"Albiste on bat etorri zaigu gaur, berri pozgarri bat etorrri zaigu gaur Estrasburgoko Auzitegitik, bertako Giza Eskubideen Auzitegiak kondenatu egin baitu Espainiako Erresuma, Egunkaria auziaren barruan egindako torturengatik. Ni ez nintzen torturatu bakarra izan, gogoratu nahi dut Egunkaria auzian beste torturatu batzuk izan zirela, baina kasu honetan gure aldeko sententzia etorri da", adierazi du, berria.info webgunean publikatutako bideo batean.

Otamendik eta Iñigo Iruin abokatuak ekitaldi publikoa egingo dute 19:30ean, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde kultur-parkean. Bertan, Iruinek epaiaren zehaztasun tekniko-juridikoak azalduko ditu, eta Otamendik berak elkartasun keinuak eskertuko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X