Zigorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12 eguneko isolamendua jarri diote Otegiri espetxeko grabazioarengatik

EH Bilduko ekitaldi baterako grabatutako diskurtsoarengatik ezarri diote zigorra, baina Otegik helegitea jarri du.
EH Bilduren ekitaldian jarritako Otegiren diskurtsoa.

oñoko espetxeko Diziplinazko Batzordeak 12 eguneko isolamendu zigorra ezarri dio Arnaldo Otegiri eta hiru egunez paseorik gabe utzi du EH Bilduren hauteskunde kanpainako ekitaldi batean (Barakaldon) jarritako telefono bitartez grabatutako hitzaldiarengatik, espetxeko iturriek adierazi dutenez.

Oraindik ez zaio zigorra jarriko izan ere Otegik helegitea aurkeztu dio Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileari. Azken honek ez du erabakitzeko eperik, iturri berek azaldu dutenez.

Diskurtsoaren ostean, Logroñoko espetxeak komunikazioak eten zizkion Otegiri eta diziplinazko espedientea ireki zioten. Espetxeko Araudiarekin bat eginez, Batasuneko bozeramaile ohiak hutsegite "oso larria" egin du espetxeko segurtasun informazioa emateagatik eta beste "arinago" bat, komunikazioak iruzur eginez aldatzeagatik (hiru egunez paseorik gabe geldituko da azken hutsegite honengatik).

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X