Kartzela-politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herrirak Urkullu eta Barcinarekin bildu nahi du presoez hitz egiteko

Larunbateko manifestazioaren antolatzaileak "oso gustura" agertu dira "aurreikuspen guztiak" gainditu zituztelako jende kopuruari dagokionez, baina baita "askotariko parte-hartzaileak" izan zirelako.
Milaka lagun atera ziren kalera Bilbon euskal presoen eskubideen alde. Argazkia: Julen Iturbe

Herrira euskal presoen eskubideen aldeko plataformak Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Yolanda Barcina Nafarroako presidentearekin biltzea eskatu du, presoen egoeraz hitz egiteko.

Herrirako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur iragan larunbatean euskal presoen eskubideen alde Bilbon deitu zuten manifestazioaren balantzea egiteko.

Antolatzaileen arabera 115.000 lagunek parte hartu zuten manifestazioan; hori dela eta, "oso gustura" agertu dira "aurreikuspen guztiak" gainditu zituztelako jende kopuruari dagokionez, eta "presoen gaia eztabaida politikoaren erdian" jartzea lortu zutelako.

Jende kopuruaz gain, Herrirak azpimarratu du "askotariko parte-hartzaileak" izan zirela, eta horrek agerian uzten omen du "siglez eta jarrera alderdikoiez aparte, gehiengo zabal eta anitz batek sakabanaketa eta giza eskubideen urraketa amaitzea" eskatzen duela.

Herriraren arabera, herritarren mobilizazioa "blokeo egoera baten aurrean eman den erantzun hiritarra izan da" larunbateakoa.

Euskal presoen eskubideen aldeko plataformarentzat gobernuak dira protesta "kontuan izan behar duten lehenengoak, haien jokabidea defendaezina baita euskal gizartearen eta nazioarteko komunitatearen aurrean".

"Rajoyri esan nahi diogu gizarteari entzuteko eta bake prozesua iraultzeko garaia dela, eta Hollanderi, ezin dituela itsu-itsuan Rajoyren muturreko politikak jarraitu".

Gainera, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Yolanda Barcinarekin biltzeko eskari ofiziala egin dute, "gatazkaren ondorioak konpontzeko politikak" susta ditzaten "bai biktimen kasuan, bai preso eta erbesteratuenean".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X