Gurtel auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoyk Matorengan duen 'konfiantza osoa' berretsi du 'justua' delako

“Konfiantza mantenduta justua naizela uste dut, berak merezi duelako, eta, gainera, ministro bikaina izaten ari delako”, azaldu du Gobernuko presidenteak.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak esan du Ana Mato Osasun ministroarengan duen "konfiantza osoa" mantentzen duela, bere betebeharretako bat "justua izatea" delako, "merezi duelako" eta "ministro bikaina" delako.

Rajoyk publikoki babestu du Mato, Bruselan, Europako Kontseilua amaitzean, emandako prentsaurrekoan, Gurtel auziari buruzko txosten polizial bat publiko egin ostean, sareak ustez ministroaren gizon ohiari ordaindutako bidaien eta oparien inguruan (Mato hartzaile moduan dago batzuetan).

"Ministroarengan konfiantza osoa mantentzen dut, nire betebeharretako bat justua izatea delako. Eta konfiantza mantentzean justua naizela uste dut, berak merezi duelako, eta, gainera, ministro bikaina izaten ari delako. Benetan, mantentzen dudanean justua naizelako egiten dut, beste gauza bat pentsatuko banu beste egoera batean egongo ginateke, baina justua naizela uste dut", azaldu du Rajoyk, kasuaren inguruan galdegin diotenean.

Hori izan da prentsaurrekoan egin dioten lehenengo galderetako bat, eta, geroago, Rajoyk gaiari buruz berriro hitz egitea baztertu du.

Gizartea ustelkeria kasuen aurrean nazkatzen ari dela eta, gobernuburuak esan du mundu osoak egin behar duela "ahalegin bat era jarraian" jarrera horiek ekiditeko, baina politikari askoren ardura aldarrikatu du zerbitzu publikoan aritzeko.

"Inork ez du atsegin egoera hau, ez buruzagi politikoek, ez pertsonek, ez espainiarrek, baina bizitza politikoan bere lana era ohoretsuan betetzen duen jende asko dago", nabarmendu du.

Rajoyren hitzetan, bizitza politikoan urte asko izan ostean, zerbitzu publikoa ematen duten zinegotzi, diputatu eta kargu asko ezagutzen ditu, eta "asmatu ala ez" egin dezakete, baina "errespetua merezi dute egiten duten esfortzuagatik".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X