Esperanza Aguirre, Ana Mato kargugabetzearen alde
Esperanza Aguirre Madrilgo PPko presidenteak kargutik kenduko zukeen Ana Mato Osasun ministroa, alderdiaren lurralde bilera batean adierazi duenez.
Poliziaren txosten baten arabera, Gurtel ustelkeria sareak Matori eta haren senarrari, Jesus Sepulveda Alkorkoiko Pozueloko alkate ohiari, bidaia turistikoak, luxuzko artikuluak eta "familiarentzako ekitaldi bereziak" oparitu zikien, 62.000 euro baino gehiagogatik.
Hori horrela, Aguirrek Matoren aurka egin zuen atzo, Madrilgo PPren bilera baten barruan, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Bilera "tentsio handikoa" izan zela esan ei dute buruzagi batzuek.
Bileran, Aguirrek Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiaren aurka ere egin omen zuen, Gurtel auziaren aurrean erakutsitako jarreragatik.
Batzarraren ostean eskainitako prentsaurreko batean, Esperanza Aguirre zuhurrago agertu zen, eta demokrazia suspertu beharra dagoela adierazi zuen.
Matok eta senarrak partekatuta dituzte ondasunak
Bestalde, La Voz de Galicia egunkariak jakinarazi duenez, Ana Matok eta bere senarrak elkarrekiko irabazien erregimenean araututa zuten ezkontza harremana, Gurtel auziko ordainketen garaian.
Osasun ministroak dagoeneko ez dagoela ezkonduta esan du beti, baina, aipatu egunkariaren arabera, Mato ez da inoiz dibortziatu. Ez hori bakarrik, ondasunak partekatuta ditu senarrarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri