Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |
Biografia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Profila: Maite Iturbe, hastapenetatik EiTBrekin lotutako profesionala

EiTBren zuzendari nagusia ETBko Produkzio zuzendaria izan da orain arte.
Maite Iturbe EITB

Maite Iturbe Mendialdua (1959) EiTBko zuzendari nagusia Enpresa Zientzietan lizentziatua da, eta erakunde publikoan horren hastapenetatik dago. Orain arte, ETBko Produkzio zuzendaria izan da.

Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen, eta bertan bizi da gaur egun ere. Ezkonduta dago, eta hiru seme-alaba ditu (20, 18 eta 16 urtekoak). ETEO-Mondragon Unibertsitatean eta EHUn lizentziatu zen, eta Enpresa Zuzendaritza eta Kudeaketan masterra egin zuen.

1981 eta 1984 bitartean Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean, Euskara Sailburuordetzan hasieran eta Hezkuntza Sailean ondoren.

EiTB martxan jarri zenetik, Iturberen ibilbidea Euskal Irrati Telebistako Produkzio arloari egon da lotuta. 1984an, ETBk egin zituen lehen produkzio sailerako oposaketetan, plaza atera zuen, eta ordutik produkzio esparruan lan egin du.

Hala, 1986tik 1989ra bitartean, programen produkzioko burua izan zen, eta produkzio koordinatzaile, 1989tik 1991ra. Urte horretan, produkzio zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan aritu da 1991tik gaur egun arte. 1999tik aurrera, gainera, Miramongo egoitzaren zuzendari ere bada.

Halaber, ETBko Zuzendaritza Taldeko kide, ETBko programa komisioaren kide, gidoien analisi eta zinema inbertsiorako komisioaren kide eta hitzarmenaren negoziaziorako komisioaren kide ere bada, eta ETBko programazio parrilaren kudeaketa ekonomikoaren ardura du.

EiTBko produkzioaren arduradun gisa, Iturbek telebista publikoaren baliabideak antolatu ditu albistegietan, kiroletan, etxeko saioetan eta kanpoko produkzioan (telesaioak erosi, filmak, dokumentalak eta haurrentzako produkzioak...). Azken urteetan, aurrekontuen zati handi bat kudeatzea Iturberen ardura izan da.

Gainera, ikus-entzunezkoen euskal sektorea ederki ezagutzen du; izan ere, Euskadiko produktore gehienekin lan egin du. Gainera, zinema industriarekin harremana izan du hautagaiak, eta EiTBk urtero euskal zinemagintzara bideratzen duen aurrekontuaren % 6 kudeatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X