Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
Errejon, epaitegitik irteten. Argazkia: EFE
Madrilgo epaitegi batek tramitera onartu du emakume batek Iñigo Errejonen aurka jarri duen sexu-eraso salaketa. 2021eko urrian gertatu zen erasoa, eta Errejonen aurka jarri den mota honetako bigarren salaketa da, Elisa Mouliaa aktoreak politikari ohiaren aurka jarritakoaren ostean.
Zehazki, Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko 12. epaitegiak onartu du tramitera salaketa hori, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek baieztatu dutenez.
Alfredo Arrien abokatuak, Errejon salatu duten emakumeak ordezkatzen dituenak, tramiterako onartu dutela baieztatu du astelehen honetan, baina ez du xehetasun gehiagorik eman, "salaketa-jartzaileak hala nahi duelako".
Salaketa duela aste batzuk jarri zuten, 2021eko urrian izandako ustezko sexu-eraso batengatik. Emakumearen esanetan, hitzordua egin zuten biek, eta hark sexu-harremanak izatera behartu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJren oinarriek gaurtik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik