Beste emakume batek Iñigo Errejon salatu du sexu-erasoagatik
Defentsa abokatuak, Elisa Mouliaa aktorearen abokatua ere badenak, biktima lekuko babestua izan dadin eskatu du, haren identitatea babesteko.
Iñigo Errejon, Sumarren bozeramaile ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Beste emakume batek Iñigo Errejon Sumarren Kongresuko bozeramaile ohia salatu du epaitegietan, sexu-erasoa egitea egotzita. Salatzailearen arabera, Errejonek sexu-harremanak izatera behartu zuen 2021eko urrian.
Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Madrilgo Epaitegian jarritako salaketaren arabera, sare sozialen bitartez ezagutu zuen politikaria, eta Telegram bitartez aurrez aurre elkartzeko hitzordua jarri zuten.
Biktimaren salaketak jasotzen duenez, 2021eko urriaren 16an gertatu zen erasoa, Mostolesen. Horren esanetan, festa giroan, biak alkohol eta droga hartuta zeudela, Errejonek felazio bat egitera behartu zuen. Ondoren, etxera bidean, autoan, baimenik gabeko ukituak egin zizkion eta haren etxera iritsitakoan, berriz, sexu-erasoa egin zion, indarra erabilita.
Alfredo Arrien abokatuak, Elisa Mouliaa Errejonen kontrako lehen salaketa jarri zuen emakumearen abokatua ere badenak, biktima lekuko babestua izan dadin eskatu du haren identitatea babesteko eta jazarpen kanpainarik edo kanpo presiorik ez jasateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera