Mouliaak 3 urteko kartzela zigorra eskatu du Errejonentzat, sexu abusu delitu jarraitua egotzita
Aktoreak eskatu du epaiketa ireki dezatela, eta 30.000 euroko kalte-ordaina ere bai; diputatu ohiak, ordea, ukatu egin du egozten zaiona, eta errudun jotzeko zantzurik ez dagoela adierazi du.
Elisa Mouliaa aktoreak Iñigo Errejon diputatu ohiaren aurkako epaiketa irekitzea eskatu du. Horrekin batera, Mouliaak 3 urteko kartzela zigorra eskatu du politikariarentzat, sexu abusu delitu jarraitua leporatuta.
Aktoreak 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu du, "kalte moralengatik eta sexu-abusuaren ondorioz jasandako kalteengatik, zein subsidiarioki exekuzio fasean zehazten den zenbatekoagatik".
Bestalde, diputatu ohiak ukatu egin du egozten zaiona, eta helegitea jarri du. Izan ere, salaketaren arabera, 2021eko urrian gertatu omen zen sexu-eraso delitua. Defentsak argudiatu duenez, ikerketa-fasean egindako diligentziek "baztertu egiten dute kriminalitate zantzurik egotea", eta ziurtatu dute salatzaileak "bertsioa" asmatu duela.
Momentuz, prozedurak aurrera jarraitzen du, eta epaileak erabakiko du ahozko epaiketa hasten den, eta, hala badagokio, erantzukizun penal eta zibilak egikaritzen diren.