EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean
Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.
Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 5ean Iruñean, Aberri Egunean. Aldarrikapen horri, aurten, "inperialismoaren sarraskien" eraginpean dauden herriekiko elkartasuna gehituko zaio.
Miren Zabaleta EH Bilduren Nafarroako arduradun politikoak eman du horren berri, apirilaren 5ean, igandean, Iruñean "zazpiak bat egin" lelopean egingo den Aberri Eguna aurkezteko agerraldian.
Zabaletaren hitzetan, "faxismoari aurre egiteko, Euskal Herriko langileen bizi-baldintzak duintzeko, eskubide sozialak bermatzeko eta euskarari bultzada berri bat eskatzeko" ere izango da hitzordua.
Aldarrikapenerako ez ezik, ospakizunetarako ere hitzordua izango dela adierazi du, baina ekitaldi nagusia eguerdian Antoniutti parkean amaituko den manifestazioa izango da.
Horregatik guztiagatik, "Euskal Herria gure nazioa dela aldarrikatzeko Iruñeko kaleak betetzeko" gonbidapena egin du Zabaletak.
Agerraldian izan dira, era berean, EH Bilduko hainbat kargu instituzional, besteak beste, Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Asironek adierazi du apirilaren 5ean Iruñea "inperialismoaren aurkako eta bakearen aldeko aldarria" izango dela. "Berriz ere argi eta garbi esango dugu herri guztiek dutela beren subiranotasuna errespetatzeko eskubidea", gehitu du.
Hori horrela, "eraso inperialista jasaten ari diren eta herritarrak hiltzen ari zaizkien herriekiko" elkartasuna azpimarratu du.
"Ahotsa altxatu eta bakea eta eraso inperialisten amaiera eskatzeko garaia da. Euskal Herriak esan zion ezetz NATOri, ezezkoa gerrari eta baiezkoa bakeari, baiezkoa askatasunari. Aberri Eguna herri gisa ditugun eskubideak aldarrikatzeko, bakea eskatzeko eta gerraren amaiera eskatzeko mobilizazioa izango da", azpimarratu du Asironek.
Zure interesekoa izan daiteke
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadik eta Gaztela-Mantxak abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer rol betetzen zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auzian epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean betetzen zituzten rolak.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.
Auzitegi Gorenak 24 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Jose Luis Abalosi eta 19koa Koldo Garciari, ustelkeriagatik
Auzitegi Gorenak aho batez eman du epaia, eta Victor de Aldama enpresaburuari ere eragin dio, lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri baitiote.
Botere Judizialaren Kontseiluak atea zabaldu du Peinado epaileari espedientea irekitzeko, Poliziari egindako aipamenengatik
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak trafiko azterketen eta nekazaritza aseguruen transferentzia sinatuko dute astelehen honetan
Azterketen eta aztertzaileen antolaketa, zirkulazio-baimenak ematea eta ibilgailuen matrikulazioa eskualdatuko dira, baita bide-azterketa eta berreziketarako zentroen kudeaketa ere. Nekazaritzako aseguruei dagokienez, ENESAren funtzioak bere gain hartuko lituzte Jaurlaritzak.
Peinadori espedientea irekitzea aztertuko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Poliziari buruz esandakoagatik
Begoña Gomez auzipetzeko kaleratutako autoan epaileak esan du Poliziak ihes egiteko laguntza eman liezaiokeela Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari.
Peinado epaileak Begoña Gomez epaitzea erabaki du, eta pasaportea kendu dio
Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ustez egindako delituak ikertzen ari da epailea, eta ahozko epaiketa abiatu aurretik hartu ditu kautelazko neurriak. Halaber, Espainiatik ateratzea debekatu dio, eta hamabostean behin epaitegian agertu beharko du. Defentsaren abokatuak helegitea jarriko du.