Pradales lurralde arteko lankidetzaren alde agertu da, "krisiak eta gerrak pilatzen" ari baitira testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iritsiko diren eztabaidei aurrea hartzeko" gunea.
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen lehendakaritza hartu duen egunean, Euroeskualdeak ordezkatzen duen lankidetza ereduaren alde mintzatu da Imanol Pradales lehendakaria, Euroeskualdearen funtzioa nabarmenduz, munduko "ziurgabetasun" testuinguruan "krisiak eta gerrak bata bestearen atzetik pilatzen ari dira eta", "gure bizimoduan eragin zuzena duten ondorioekin".
Lehendakariak aitortu duenez, "munduko ziurgabetasuna geldiaraztea" ez dago bere esku, ezta Euroeskualdeko gainerako kideen esku ere, baina bai egoera horren aurrean "erreakzionatzeko dugun modua", eta azpimarratu du kideek "argi" dutela egoera horri aurre egiteko beharrezkoa dela "indarrak batzea" eta lankidetzan aritzea.
Testuingurua gorabehera, Pradalesek gaineratu duenez, helburuak berbera izaten jarraitzen du: "Mugaz gaindiko lankidetza herritarren zerbitzurako tresna eraginkor bihurtzea, horretarako politika publikoak, tokiko dinamikak eta Europaren finantzaketa artikulatuz". “Euroeskualdea erakundeen arteko topalekua baino askoz gehiago da; pertsonen onurarako proiektuak diseinatu, kudeatu, gauzatu eta Europako finantzaketa bereganatzen duen ekimena da”, adierazi du.
Nolanahi ere, "haratago joatea" beharrezko iritzi dio, eta erakunde horren presidentetza "anbizioz" hartzen duela adierazi du, "Euroeskualdea Europako integrazio praktika gisa sendotzeko, gure lehiakortasun atlantikoa indartzeko eta Europara ziur iritsiko diren eztabaidei aurrea hartzeko".
Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Mathieu Berge Euroeskualde, Mugaz Gaindiko Lankidetza, Portu eta Aireportuetarako Eskualde kontseilariak eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak, zeinak gaur amaitu baitu Euroeskualdearen lehendakaritza.
Hithium, Nafarroara
Gasteizen bilera hori egin den egun berean iragarri du Chivitek berak bateriak eta energia biltegiratzeko sistemak fabrikatzen dituen Txinako Hithium enpresa Nafarroan instalatuko dela.
Gai horri buruz galdetuta, Imanol Pradalesek eta Maria Chivitek esan dute Hithium enpresak Nafarroan baterien gigafaktoria bat eraikitzea "albiste ona" dela bi erkidegoentzat, hornitzaileekin "sinergiak" sortzeko aukera emango duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.