Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |
Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maite Iturbe: 'EiTBren baliabideak berrantolatu beharko ditugu'

''Langileengan, profesionalengan eta etxe honetako ariman sinesten dut'', esan du Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusi berriak, ETB-1eko 'Azpimarra +' saioan.
Maite-Iturbe-Azpimarra-EITB

Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusi berriak erakunde publikoaren kudeaketa "zorrotza" izango dela aurreratu du ostegun honetan. ''Hedabide publikoetan kudeaketa zorrotza izatearen aldekoa nintzen, eta orain are gehiago'', esan du ETB-1eko ''Azpimarra +'' saioan egin duen elkarrizketan.

EAJren eta PSE-EEren babesarekin, Eusko Legebiltzarrak EiTBren zuzendari nagusi berria izendatu du gaur, eta, kargua hartu eta ordu gutxira, Euskal Irrati Telebistarako dituen asmoen berri eman du ETB-1en.

''Diru gutxiago eta baliabide gutxiago dauzkagu, baina ordu batzuk gehiago ekoiztu nahi ditugu; beraz, horrek esan nahi du baliabideak berrantolatu beharko direla'', azaldu du.

Iturbek azaldu duenez, ''dramatikoa'' litzateke hainbat langile kanporatu behar izatea edo Miramongo egoitza itxi behar izatea. Baina ''erabaki dramatikorik ez da hartuko'', berretsi du. Beraz, Iturbek baieztatu du ez duela Miramongo egoitza ixteko asmorik.

ETB-1 indartzea da zuzendari berriaren helburuetako bat, eta, horretarako katea ''normalizatzearen alde'' egin du Iturbek. Horren ustez, ''egun osoko programazioa beharrezkoa'' da horretarako. Hala, goizetik zabaltzeko dirurik egongo den ezin du bermatu zuzendari berriak, baina, ''gutxienez eguerdiko informatiboetatik gaueko albistegietara doan tartea barne produkzioko programazioarekin bete'' nahi duela aurreratu du. Halaber, ETB-1eko gaueko albistegiak izan ohi duen ''ordu dantza'' normalizazioan ere sartu nahi duela azaldu du.

''Langileengan, profesionalengan eta etxe honetako ariman sinesten dut'', esan du Iturbek. ''Nire etxea bezala sentitzen dut EiTB'', gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X