CPT-ren torturak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europak zorroztasuna eskatu dio Espainiari, torturak galarazteko

Tortura Prebenitzeko Europako Kontseiluaren Batzordeak tortura zantzuak atzeman ditu hainbat kasutan, eta Guardia Zibila aipatu du bereziki.
Torturaren aurkako manifestazio bat. EFE
Torturaren aurkako manifestazio bat. EFE

Tortura Prebenitzeko Europako Kontseiluaren Batzordeak (CPT) zorroztasun handiagoa eskatu die Espainiako agintariei, Segurtasun Indarrek eta espetxe funtzionarioek atxilotutakoei torturak eta tratu txarrak ematea galarazteko.

CPTren ordezkaritza bat Espainiako Estatuan izan zen 2011. urteko maiatzaren 30etik ekainaren 13ra, eta txosten bat egin du, ondorioak eta aholkuak bilduta. Horretan, tratu txarren aurrean "zero tolerantzia" izateko deia egin dute.

Tortura Prebenitzeko Batzordeak Guardia Zibila aipatu du bereziki, eta Madrilen duen inkomunikazio unitatea bisitatzea galarazi izana salatu du. 2007. urtean ere eragotzi zieten bisita.

Radio Euskadik jakin izan duenez, Batzordeak ETAko kide izatea egotzita atxilotutako 11 pertsonarekin hitz egin zuen, eta tortura zantzu sinesgarriak atzeman zituen 10 kasutan.

Txostenak kolpeak, 'poltsa' eta beste hainbat tortura praktika eta sexu eraso bat aipatu ditu.

Tratu txarren helburua, betiere Batzordeko kideen hitzetan, adierazpen sinatu bat lortzea da, ahozko saiora begira.

CPTren ordezkariak hainbat komisariatan izan ziren, tartean Ertzaintzaren egoitza nagusian, Arkautin (Araba), eta makilak eta beisbol bateak aurkitu zituzten Cadizko eta Madrilgo bi galdeketa gelatan.

Horren ildotik, Segurtasun Indarren galdeketak "legeetatik kanpo" egon ohi direla salatu dute.

Bestalde, Batzordeak inkomunikazioa "salbuespen neurria" izan beharko litzatekeela eta erabilera "mugatuta" egon beharko litzatekeela nabarmendu du.

CPTk inkomunikatutakoek hasiera-hasieratik abokatua izatea gomendatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X