EiTBren 4. Plan Estrategikoa udazkenerako bukatu nahi du Iturbek
Euskal Irrati Telebistako 4. Plan Estrategikoa udazkenerako prest izatea espero du Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak. 2013-2015 urteetarako plan horretan, EiTBk zerbitzu publiko gisa duen lanaren eta euskara sustatzearen alde egin nahi du Iturbek, kontratu-programa orekatu batekin.
EiTBren Kontrolerako Legebiltzarreko Batzordean agerraldia egin du Maite Iturbek, berak eskatuta, eta dagoeneko 4. Plan Estrategikoa lantzen ari direla azaldu du. ''Udazkenerako bukatuta egotea nahi dugu. Bost edo sei hilabete barru jakingo dugu zehazki zeintzuk diren EiTBren lehentasunak eta proiektu estrategikoak'', gaineratu du.
Iturbek azaldu duenez, eredu publikoaren babesa da lantzen ari diren ildo estrategikoen oinarria. ''Denok gaude eredu publiko baten alde'', gaineratu du.
EiTBko zuzendari orokorrak jakinarazi duenez, ildo estrategiko horiek azterketa eta garapen fasean daude egun, eta litekeena da fase hori irailean edo urrian bukatzea; azaroan edo abenduan, berriz, ''sozializazio fasea'' abiatzeko asmoa dute.
''Oreka'', ildo guztietan
Zerbitzu publikoa izateaz gain, EiTB ''kalitatezko komunikazioa taldea'' ere izan behar da, eta ''oreka'' mantendu behar du, irratiaren, telebistaren eta Interneten artean, baita euskarazko eta gaztelaniazko kateen artean ere.
Talde multimediari eusteko, Maite Iturbek finantza-orekaren alde egin du, eta oreka hori, Iturberen hitzetan, autofinantzaketatik eta Eusko Jaurlaritzatik iritsi behar da, ikus-entzunezko sektorea ahaztu gabe. Horretarako, eredua bermatu eta bere finantzaketa argi utziko duen kontratu programa berriz ere martxan jarri beharra aldarrikatu du, EiTB aurrekontuen urteroko eztabaidatik ateratzeko.
Erredakzioa bateratua
Egungo zuzendaritzak ez du langile kopurua ''birdimentsionatzeko'' asmorik, Iturbek berretsi duenez, baina ''baliabideak optimizatzeko'' aukerak aztertzen ari direla iragarri du, ''ordutegiak eta soldata osagarriak malgutuz'' eta ''zeharkako funtzioen bitartez, teknologia berriek hori ahalbidetzen dutelako''. Horren harian, ''plataforma guztientzat edukiak sortzeko gai izango den erredakzio bateratu'' baten alde agertu da Iturbe, ''sinergiak aprobetxatuz''.
Telebista: ETB-1en aldeko apustua
Iturbek azalduz duenez, ETB-1, ETB-3 eta ETB-HD (ETBKSat-en ordez) izango dira euskarazko eskaintza. ETB-1ek publiko zabalarentzat izaten jarraituko du, eta ''10 ordu baino gehiagoko programazio propioa izango du'' egunean. ETB-3 haurren esparruan arituko da, eta, osagarri modura, ETB-HD izango da, ''euskarazko edukiak bertatik eta bereizmen handian eskaintzeko''.
Gaztelaniazko programazioan, berriz, ETB-2k informazioaren aldeko apustuari eutsiko dio, arlo horretan lidergoari eusteko.
Irratia: Helburua, euskarazko entzuleen kopuruak gora egitea
Irratiko euskarazko eskaintzak bi produktu nagusitan banatuta jarraituko du: Euskadi Irratia, publiko zabalari zuzendutako kanala; eta Gaztea, gazte jendearentzat egindako irrati-formula. Iturbek azpimarratu duenez, biek dute audientzia ''ireki eta fidela'', baina, hurrengo urteetarako, bereziko Bizkaian euskarazko entzuleen zenbatekoa igotzea izango da erronka.
Radio Euskadik informazioa eta aktualitatea lehenesten jarraituko du, egungo lidergoari eusteko erronkarekin, eta Radio Vitoriak, berriz, azken horren programazio gehiago eta programazio propio gutxiago eskainiko du, ''baliabideak aprobetxatzeko''.
Azkenik, EiTB Musikak bere horretan jarraituko du, kostu txikikoa izanik ''Gaztearen eskaintzan osatzen duelako''.
Internet: ''Etorkizuna''
''Internet oraina bakarrik ez, etorkizuna ere bada'', esan du Iturbek. Halaber, telebista, irratia eta plataforma ezberdinak eta barruko profesionalak ''berriz ere definitzearen alde'' agertu da zuzendari nagusia, telebista eta irratiko profesionalak Interneten ere aritu daitezen, baina, aldi berean, euskarri horrek eduki propioak ere izan ditzan. ''Eskaria eta lehia Interneten daude, eta horretan espezializatu behar dugu'', gaineratu du.
Aske Gunea
EH Bilduk 'Aske gunea'ri buruzko informazioaz egindako galderari erantzunez, Maite Iturbek esan du jarraipen ''egokia, zehatza, profesionala eta inpartziala'' egin zitzaiola EiTBko hedabideetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.
Albiste izango dira: Industria Defendatzeko Taldearen bilera, martxoaren 11ko atentatuen urteurrena eta aurreakordioa EAEko eskola publikoetako jantokietan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Konstituzioko laugarren xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari baita une honetan"
Cristina Ibarrolak adierazi du UPNren aspaldiko nahia dela xedapen hori indargabetzea, Konstituzioa erreformatuta, eta orain egiteko premiaren arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek
Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Pradales lurralde arteko lankidetzaren alde agertu da, "krisiak eta gerrak pilatzen" ari baitira testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iritsiko diren eztabaidei aurrea hartzeko" gunea.
Euskal Hirigune Elkargoaren funtzioaren eta izaeraren inguruko eztabaida, hauteskunde kanpainan
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak egingo dituzte martxoaren 15 eta 22an. 158 udaletako ordezkariez gain, Euskal Hirigune Elkargoa ere osoki berrituko dute. Azken erakunde hori 2017an sortu zen, eta bere zereginaren inguruko eztabaida oso presente dago kanpainan. Hainbat eragileren iritziak bildu ditu ETBk, aldekoak zein kontrakoak.
Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean
Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.