'Herri harresia'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak 'modu baketsuan' egin nahi du Alkortaren atxiloketa

Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza auzia "modu baketsuan" eta "zentzudunean" ebazten ahaleginduko da.
Urtza Akortaren atxiloketa ekideteko 'herri harresia'. Argazkia: EFE

Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza Urtza Alkortaren atxiloketaren auzia "modu baketsuan" eta "zentzudunean" ebazten ahaleginduko da. Alkortari 5 urteko kartzela zigorra ezarri zioten ETAko talde bati laguntzea leporatuta.

Gazte ondarrutarra babesteko  'herri harresia' osatu dutenek atzo ohartarazi zutenez,  "borrokaldi epikoa" biziko dute Ertzaintza Urtza Alkorta atxilotzen saiatzen bada.

Zubiagak, Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, adierazpen horiek deitoratu ditu.

"Gauzak modu zentzudunean egin behar direla uste dugun jendea gara, eta borroka hitza erabiltzea, ez dakit nork nahi duen han borroka bat sortzea", azaldu du Zubiagak.

Segurtasun sailburuordeak "gaia modu zentzudunean" ebazten ahaleginduko direla azpimarratu du. "Guztien onerako, eta Ondarroaren onerako, hau modu baketsuan ebatzi behar da", azaldu du Zubiagak.

Zure interesekoa izan daiteke

Arnaldo Otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"

EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X