Bateragune Auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegi aske uzteko eskatu dute ehunka lagunek, Elgoibarren

Halaber, Bateragune auzian zigortuta kartzelan dauden gainerako kideak ere, berehala kaleratzeko aldarrikatu dute, Otegiren jaioterrian egin duten manifestazioan.
ARNALDO OTEGIREN ALDEKO MANIFESTAZIOA EITB
ARNALDO OTEGIREN ALDEKO MANIFESTAZIOA EITB

Ehunka lagunek Arnaldo Otegiren eta Bateragune auzian epaituta kartzelan dauden gainerako lau kideak aste uzteko eskatu dute gaur eguerdian, Elgoibarren.  13:00etan abiatu da manifestazioa Elgoibarko Udaleko plazatik. Otegiren argazki handi bat jarri dute bertan.

Besteak beste, Rufi Etxeberria eta Pernado Barrena ezker abertzaleko buruzagiek hartu dute parte protestan.  "Lau urtez bahituta" zioen pankarta bat eraman dute manifestazio buruan, bost auzipetuen izenekin.

Barrenak esan dudenez,  "bakebidean aurrera egin nahi ez dutenei, ezin diegu berea egiten utzi. Iraganeko eskenatokietara itzuli nahi dute, baina ez diegu utziko".

"Madrildik datozen erasoei" gizarteak aurre egin behar diela nabarmendu du, eta horretarako, joan den astean, Bilbon egin zen manifestazioan, erakutsitako indarrari eutsi behar zaiola gaineratu du.

Bake prozesuak eta normalizazio politikoak aurrera egiteko borondate irmoa du euskal gizarteak, Barrenaren hitzetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X