Erabakitzeko eskubidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erabakitzeko eskubidea 2020ra atzeratzea akatsa da, Urizarren ustez

EAko buruaren esanetan, Lehendakariak New Yorken egindako aldarrikapenak erakusten du, EAJk ez duela, kanpainan azaldutako konpromisoak betetzeko asmorik.
URIZAR_EA_EiTB
URIZAR_EA_EiTB

Pello Urizar EAko idazkari orokorrak adierazi du akats handia dela erabakitze eskubidea atzeratzea. Beretzat sorpresa izan da atzerapen horren berri Lehendakariak New Yorken ematea, eta gogora  ekarri du EAJk bere hauteskunde programan 2015. urtea aipatzen zuela. EAJk ez ditu helburuak finkatzen Urizarren esanetan.

Urizarrek adierazpenok egin ditu Bilbon ospatu den Eusko Alkartasuneko asanblada nazionalaren atsedenaldi batean. Urizarren esanetan, Lehendakariak New Yorken egindako aldarrikapenak erakusten du, EAJk ez duela, kanpainan azaldutako konpromisoak betetzeko asmorik. Eta are gehiago, Urkulluk, adierazpenok, behar ez den tokian egin dituela.

"2015a ez da izango estatus berrirako urtea, 2020ra arte atzeratu baitute eta akatsa da niretzat. Urkulluk euskal gizarteari hurrengo zortzi urtetan lasaitasuna nahi duela esan dio" gaineratu du Urizarrek.

"Beste akats handi bat atzerapenaren iragarpena New Yorken egin izana da. Behin eta berriz esan diogu Lehendakariari proposamenak euskal gizarteari helarazi behar dizkiola eta berarekin garatu behar dituela" azpimarratu du EAko buruak. "Lana euskal agenteekin batera eta Euskal Herrian gauzatu behar da" gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X