Ustelkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barcenasen disko gogorren auzia artxibatzea erabaki du epaileak

Epailearen arabera, disko gogor horiek suntsitzea ez du deliturik suposatzen.
Luis Barcenas. EFE.
Luis Barcenas. EFE.

Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren ordenagailuetako disko gogorrak suntsitzeagatik irekitako auzia artxibatzea erabaki du epaileak. Epaileak ez du disko gogorrak suntsitzean inongo deliturik ikusi.

Barcenasek, PPko kide zenean, erabili zituen bi ordenagailu utzi zituen PPk epaitegiaren esku. Horietatik informazioa ateratzeko prozesuan parte hartzeko eskatu zien auziko bi aldeei epaileak, Barcenasek ustezko B kontabilitateaz Pablo Ruz epaileari emandako informazioa ordenagailuan dagoenarekin alderatzeko. Baina Barcenasek alderdia utzi zuenean, ezabatu egin omen zuten informazio guztia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X