Rajoy, Barcenas kasuaz: 'Gauza batzuk ezin dira frogatu'
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Bloomberg telebista amerikarrari egindako adierazpenetan esan duenez, Barcenas kasuaren aurrean "oso lasai" dago eta inork ezingo du erakutsi PPn legez kanpoko finantziazioa egon denik, "ez delako halakorik egon". Alderdi Popularraren "zintzotasuna" defendatu du. Barcenas auziarekin lotutako frogak suntsitu diren galdetuta, berriz, horretaz ezer ez dakiela eta ez dakien gauzei buruz ezin duela hitz egin azpimarratu du.
PPko diruzain ohiaren kasua argitzea Justiziari dagokiola esan du Rajoyk, eta garbi utzi nahi izan du auzi horretan ez dagoela PPko buruzagirik auzipetuta. "Oso lasai gaude denok", berretsi du.
Zenbait inkesten arabera, herritarren gehiengoak PPk Barcenas auzian duen jarrera zalantzan jartzen duela eta, Rajoyk adierazi du bere lana "susmoei" aurre egitea dela, egia zein den erakusteko, eta bide horretan jarraituko duela, gizartean eraiki diren hainbat iritzi aldatzeko.
Alderdi Popularra legez kanpo finantzatu dela frogatuko balitz, dimisiorik aurkeztuko lukeen ere galdetu diote telebista kate estatubatuarrean eta hauxe erantzuna: "Hainbat gauza ezin dira frogatu, PPn inoiz ez delako legez kanpoko finantzaketarik izan. Horregatik, ez dauka zentzurik gai horretaz hitz egiteak".
Gai honetaz eman beharrezko azalpenak Parlamentuan eman zituela gogorarazi du Rajoyk. Halaber, ustelkeriari aurre egiteko neurriak ere hartuta daudela garbi utzi nahi izan du, legez kanpoko finantzaketarik egon ez dadin.
Barcenasen inguruko galderei amaiera emateko, PPko buruzagien zintzotasuna defendatu du. Ustelkeria kasu bakan batzuk ezin dezaketela beste guztien la ona zikindu azpimarratu du, eta Espainiako presidente bezala, zerbitzu publikoari emana dagoela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzea eta 1.000 agente gutxienez izatea eskatu du
Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.