2011ko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

17 alderdi politiko porrot teknikoan daude, Kontu Epaitegiaren arabera

Zulorik handiena Unio Democratica de Cataluñak du eta zerrendan Amaiur eta Geroa Bai ere agertzen dira.
Artur Mas (CIU). EFE.
Artur Mas (CIU). EFE.

Espainiar Estatuko 17 alderdi politiko “porrot teknikoan” zeuden 2011. urtean, Kontu Epaitegiaren azken txostenaren arabera.

Zulorik handiena Unio Democratica de Cataluña (UCD) alderdiak zeukan (11,2 milioi euro). CIUk 10,1 milioiko zorra zeukan eta Izquierda Unidak, berriz, 8,5 milioikoa.

Horiez gain, zerrendan agertzen diren beste alderdi batzuk BNG (3,4 milioi), Andaluziako Izquierda Unida (3,2), ICV (3,1 milioi), Madrilgo Erkidegoko Izquierda Unida (1,8), Bloc Nacionalista Valencia (1,1), Chunta Aragonesista (614.000 euro), UpyD (581.000 euro), Partido Aragones (545.000) eta Amaiur (439.000) dira.

Zerrenda osatzen duten alderdiak hauek dira: Esquerra Unida del País Valenciá, Esquerra Unida i Alternativa, Geroa Bai, Coalición Canaria eta Balearretako Esquerra Unida.

Epaitegiaren arabera, alderdi horiek jarduera ekonomikoa “doitu” beharko dute, “euren ondareen oreka berreskuratzeko”, dauzkaten diru-sarrera gehienak publikoak baitira.

Kontuen Auzitegiaren arabera, 2011. urtean  alderdi politikoek 316 milioi jaso zituzten erakundeetatik, 247 2010ean eta 287,1 2009an.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X