Auzipetuek ukatu egin dute tarta-jaurtiketaren egunean Tolosan zeudela
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari hiru tarta jaurtitzeagatik auzipetu dituzten lau lagunek Auzitegi Nazionalean deklaratu dute eta ukatu egin dute gertatu zen egunean, 2011ko urriaren 27an, Tolosan (Okzitania) zeudela.
Gorka Ovejero, Julio Martin, Ibon Garcia eta Mikel Alvarez auzipetuek defentsa abokatuaren galderei erantzunez azaldu dutenez, bat Iruñeko makrobiotika zentro batean zegoen, eta besteak etxean zeuden tarta-jaurtiketak gertatu ziren unean.
Defentsa abokatuaren galderei soilik erantzun diete auzipetuek, eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako kolektiboetako kideak direla aitortu dute. Horren harira, epaiketa "trenaren kontrako borroka kriminalizatzeko ahalegina" dela salatu dute.
Barcinaren deklarazioa
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak ere deklaratu du, eta "justizia" eskatu du jasan zuen "erasoa" dela eta.
Barcinak bederatzi urtera arteko zigorra eskatzen du auzipetuentzat, eta Fernando Grande-Marlaska epaileari esan dio tartek min egin ziotela aurpegian eta buruan, eta desorientatuta geratu zela.
Nafarroako presidenteak aitortu du, jaso zuen "kolpearekin, merengea begietan eta begiak itxita", ezin izan zituela egileak ikusi.
Gertatutakoa azaldu du Barcinak. Auzipetuak ikus-entzuleen artean egongo zirela uste du, eta "oso ondo jantzita" zeudela, bertan zeudela ez ohartzeko. "Ezustean altxatu eta gerturatu ziren, tartak atera eta jaurtitzeko. Dena oso azkar gertatu zen", gaineratu du.
"Hiru tarta jaurti zizkidaten, horietako bat oso gogorra, aurpegian eta buruan. Irteeraren bila hasi nintzen desorientatuta: buruan kolpeak jasotzen eta instintuz mugitzen ari nintzen", gogorarazi du.
Nafarroako presidenteak azpimarratu du eraso fisikoa jasaten zuen lehenengo aldia zela: "Kolpe gogorra sentitu nuen, mina. Inork ez nau jo lehenago, hau da lehenengo aldia".
Akusazioa
Fiskalak bost urteko espetxe zigorra eta 2.700 euroko isuna eskatu du auzipetuentzat, agintariaren aurkako atentatua egitea leporatuta. Akusazio partikularrak, berriz, bederatzi urteko zigorra eskatu du auzipetuetako batentzat, udal agintaria delako (Arruazuko alkateordea da), eta seikoa gainerakoentzat.
Protesta ekintza 2011. urteko urriaren 27an izan zen, Barcina Pirinioetako Lan Elkargoan (CTP) parte hartzen ari zela, eta Mugitu Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako plataformak aldarrikatu zuen.
Plataforma horrek auzia artxibatzea eskatu zuen, eta, epaiketa egitekotan, Frantzian egin beharko litzatekeela adierazi zuen.
Blanca Rodriguez fiskalaren arabera, lau auzipetuak CTPren ekitaldian izan ziren, eta, ekitaldia hasita zegoela, horietako bat Barcinari gerturatu zitzaion, eta "ezkutatuta zeraman tarta bat jaurti zion, ezustean eta modu bortitzean".
Barcina "zorabiatuta" zegoela, beste bi auzipetuk bi tarta gehiago bota zizkioten. Laugarren auzipetua eztabaida-mahaira hurbildu zen, "erasotzaileak babesteko".
Dagoeneko epaituta
Gonzalo Boye akusatuen abokatuak epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean ez egitea eskatu zuen, hori Tolosako epaitegiari dagokiola argudiatuta.
Gainera, auzia dagoeneko epaituta dagoela esan zuen, Frantzian artxibatu egin zutelako ikerketa.
Auzitegi Nazionalak, baina, epaiketa egiteko eskuduntza duela erabaki zuen, eta Frantziako Justiziak auzia Espainian zabaldu zelako artxibatu zuela ikerketa gaineratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek gaurko
Margarita Robles Defentsa ministroak agerraldia egingo du gaur Kongresuko Defentsa Batzordean, Ceutako krisiaren berri emateko. Datozen egunotan Behe Ganberako hainbat batzordetan hitz egingo duten zortzi ministroetatik lehena izango da.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.