Bake prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Espainia eta bere izaera frankista dira arazoak', Barrenaren arabera

"Noiz arte utziko diegu Rajoy, Aznar, Mayor eta Rubalcabari aro politiko berriaren kontra egiten?", galdetu du ezker abertzalearen bozeramaileak.
Pernando Barrena Sorturen bozeramailea.
Pernando Barrena Sorturen bozeramailea. Argazkia: EiTB

Pernando Barrena Sorturen bozeramaileak azpimarratu duenez, ETAk armak utzi zituela bi urte bete direnean, "oso garbi" dago "arazoa" ez dela ETA, baizik eta "Espainia eta bere izaera frankista eta antidemokratikoa".

Barrenak Donostian eman duen prentsaurreko batean azaldu duenez, Aieteko Adierazpenak bi urte bete dituenean, Euskal Herriak "ez ditu bakea eta normalizazio politikoa" ezagutzen, eta "larrialdi egoera sortzen ari da Euskal Herrian", bai politikoki bai sozialki, eta egoera horri aurre egiteko prestatzen ari direla adierazi du.

"Noiz arte utziko diegu Rajoy, Aznar, Mayor eta Rubalcabari aro politiko berriaren kontra egiten?", galdetu du ezker abertzaleko bozeramaileak.

"Estatuaren inboluzio" eta euskal herritarrentzat kaltegarri gisa jotzen dituen hainbat adibide aipatu ditu Barrenak: lan erreformaren onarpena eta Lomce legea alde batetik, eta "Sorturen kontrako jazarpena eta ilegalizazio mehatxuak bestetik".

Horrekin batera, "kartzela politikaren gizatasun eza" ere salatu du. Hori agerian geratu omen da "Sevilla II kartzelan, presoak uneoro isolatuta izaten baitituzte, eguneroko bizitza duintasun minimo batekin egitea galaraziz".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X