Herri bat jaio da Gipuzkoan, Igeldo
Igeldo Gipuzkoako 89. udalerria da gaurtik, atzo Foru Aldundiak Donostiatik bereiztea onartu eta gero.
Herri jaioberriak 10,4 kilometro karratu eta 1.074 biztanle ditu. Hain zuzen ere, Donostiako azaleraren % 17 eta biztanleen % 0,5 zituen.
Donostiatik bereiztea Igeldoko bizilagunen aldarrikapen zahar bat zen. Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako hiriburuko alkatea ere horren aldekoa zen, Itxas Aurre plataformako (Igeldo independente izatea sustatu duena) presidentea izan zelako.
Udalerriaren zerbitzuak eta azpiegiturak
Garbiñe Errekondo Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko diputatuak azaldu duenez, Aldundiak batzorde kudeatzaile bat sortuko du, Igeldo hurrengo hauteskundeak egin arte gidatzeko (2015. urtean izango dira).
Gainera, Igeldok eskola publikoa, ur biltegia, lehen hezkuntzako zentroa, kultur-etxea eta beste hainbat zerbitzu izango ditu.
Herri berrian hilerri bat, eliza bat, AEMETen meteorologia estazio bat, Donostiako kanpaleku handiena eta hainbat jatetxe daude. Horietako bat, Pedro Subijana sukaldari ospetsuaren Akelarre. Hiru izar ditu Michelin gidan, eta, horrenbestez, udalerri berriaren ikurretako bat izango da.
Donostiako Udalaren esanetan, gainera, Igeldon orain arteko zerbitzu berberak eskaintzen jarraituko du.
Igeldo mendia, baina, Donostiaren esku egongo da. Izan ere, izen hori duen arren, ez da Igeldoren parte.
Igeldoko historia
Igeldo dagoeneko existitzen zen, herrixka gisa, Donostiako hiribildua 1180. urtean sortu zenean. Une horretan, Gipuzkoako hiriburuaren jurisdikzioan sartu zuten, baina kontzeju gisa, administrazio propioa izanda.
Azaroko kontsultarako Aldundiak herritarren artean banatutako txostenen arabera, Igeldo 1845. urtean bihurtu zen udalerri, baina sei urteren ostean, 1851. urtean, berriz gaineratu zioten Donostiari.
1980ko hamarkadan, Donostiatik bereizteko mugimenduak indarra hartu zuen. Hori horrela, Auzolan elkarteak kontsulta bat antolatu zuen 1994. urtean, eta boto-emaileen % 58,7k babestu zuten bereiztea. % 8,8k aurka bozkatu zuten, eta % 32k zerbitzuak deszentralizatzearen alde egin zuten.
1996an, Itxas Aurre elkarteak Donostiatik bereizteko izapide legalak abiatu zituen, baina Aldundiak errefusatu egin zuen, 2010. urtean.
Orain, Bildu agintean dela, baliogabetu egin du 2010. urteko dekretu hori. 2013ko azaroaren 10ean, kontsulta bat baimendu zuen, eta Igeldoko herritarren % 61,38k independentziaren alde egin zuten, eta % 36,73k, aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.