Mobilizazio isila Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritza ez da larunbateko manifestazioan izango

Deialdiaren aurrean erabateko "errespetua" azaldu du Gasteizko exekutiboak, nahiz eta Jaurlaritzako ordezkaritzarik ez bidali.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: EiTB

EAJk, Sortuk, Aralarrek, EAk, Alternatibak, Geroa Baik, ELAk eta LABek deitutako manifestazio isilean parte hartuko ez duela iragarri du gaur Eusko Jaurlaritzak, Exekutiboko iturriek jakitera eman dutenez.

Presoak Euskadira hurbiltzearen eta espetxe politika malguago baten alde Jaurlaritzak duen jarrera "ezaguna" dela azaldu dute iturriek. Horregatik, deialdiaren aurrean erabateko "errespetua" agertu dute, nahiz eta Jaurlaritzako ordezkaritzarik ez bidali.

Manifestazioaren leloa "Giza eskubideak. Konponbideak. Bakea" izango da. Mobilizazioa Casillatik abiatuko da 18:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X