Manifestazioa Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrela kontatu dugu, zuzenean, Bilboko manifestazioa

Alderdi eta sindikatu abertzaleek deitutako mobilizazioa txalo artean hasi da, 18:00ak pasatxo.
18:00 - 20:00
Bake-prozesuaren aldeko manifestazioaren lehenengo irudiak

19:25: Amaitu da manifestazioa.

19:23: 'Presoak, etxera' oihuak entzun dira.

19:21: Buruak Udaletxe zubia gainditu du, laster bukatuko da martxa historikoa.

19:15: Jendetza zain, Udaletxean, manifestazioaren burua noiz helduko.

19:10: Manifestazio burua, plaza Biribilean.

19:00: Astiro, baina Udaletxerantz doa orain manifestazio burua.

18:52: Presoen senitartekoen ilara bat, manifestazioaren erdi-erditik.

18:45: Manifestazioaren burua Zabalburu plazara heldu da.

BILBOKO MANIFESTAZIOA BURUA EITB

18:38: Zabalburu plaza, lepo, manifestazioaren burua bertara noiz helduko.

18:34: Txaloek eta oihuek uneoro apurtzen dute manifestazioaren isiltasuna.

18:30: Astiro bada ere, abiarazi da berriro manifestazioaren burua.

18:26: Autonomia kalearen irudi ikusgarria.

BILBOKO MARTXA EITB

18:20: Jendea, ez atzera ez aurrera. Autonomia kalea kolapsatuta dago.

18:17: Txaloak eta presoen aldeko oihuak entzun dira.

18:16:Han dira,besteak beste, Joseba Egibar, Andoni Ortuzar, Itxaso Atutxa (EAJ), Larraitz Ugarte, Martin Garitano (EH Bildu), Rufi Etxeberria (Sortu) eta gainerako alderdi deitzaileen ordezkariak. ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak ere badira. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea ere han da.

HASIER ARRAIZ ETA EGIBAR BILBOKO MARTXA EFE

18:10: Herritarren atzean, bigarren lerroan, ordezkaritza politiko zabala.

18:06:Herritarrek daramate leloa, "Giza eskubideak, konpobidea, Bakea", daraman pankarta.

BILBOKO MARTXA EFE

18:03: Hasi da manifestazioa, bertaratutakoen txalo artean.

17:45: Bilboko Casilla eta Autnomia kalea, gainezka, martxa noiz hasiko.

17:30: Milaka dira jada Bilboko erdiguneetako kaleetan dauden lagunak.

17:00: Bilbo manifestazio historiko baten lekuko izango da gaur. Alderdi eta sindikatu abertzale guztien babesa du eta bake prozesua indartu eta giza eskubideak eta akordioa aldarrikatu nahi ditu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X