Epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Diputazioko balkoira itzuliko da Espainiako bandera

Auzitegi Gorenak emandako epaiak instituzioak entseina lehentasunezko lekuan jartzera behartzen dituen EAEAN-ren erabakia baieztatu du.
Gipuzkoako Diputazioa
Gipuzkoako Diputazioa

Gipuzkoako Diputazioak bere egoitzako balkoian Espainiako bandera jarri beharko du Auzitegi Gorenak gaur eman duen epaiaren arabera. Epai honek instituzioek entseina lehentasunezko lekuan jartzera behartzen dituen EAEAN-ren erabakia baieztatu du.

Arazoa Estatuko Abokatutzak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian betetze gertakari aurkeztu zuenean hasi zen.  Garai horretan EAJ buru zuen Gipuzkoako Diputazioak 2005ean EAEAN-ek hartutako erabakia betetzen ez zuela eta Espainiako bandera "eraikineko leku ezkutu eta ia ikusezin batean" zegoela zioen.

EAEAN-eko Administrazioarekiko Auzietako Salak Estatuko Abokatutzari eman zion arrazoia 2012an "ohore gehien duen tokia eraikin historikoetako erdiguneko balkoia" dela adieraziz.

Gauzak honela kontua Auzitegi Gorenera iritsi zen eta honek bere egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian hartutako erabakia. Horren arabera Espainiako bandera "ohorezko tokian jartzeaz gain erraz ikusteko tokian" egon behar da.

Honetaz gain, 4.000 euro ere ordaindu beharko ditu Gipuzkoako Diputazioak prozesuaren kostuari aurre egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X