Legebiltzarrean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EiTBk lortutako audientzia datu onak nabarmendu ditu Iturbek

Bestalde, Cristina Uriarte Kultura sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Foru Gobernua dagoeneko hasi dira EiTB Foru Erkidegoan ikusteko aurrerapenei buruz hitz egiten.
Maite Iturbe
Maite Iturbe EiTBko zuzendaria. Argazkia: EiTB

Maite Iturbe EiTB Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak agerraldia egin du astelehen honetan Eusko Legebiltzarrean, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin batera.

Agerraldian, EiTB Taldeak lortutako audientzia datu onak nabarmendu ditu Iturbek. Albistegietan ETBk lidergo absolutua duela azaldu du, irratian ia % 40ko kuota dauka, eta Interneteko audientzia oso lehiakorra da, milioi bat eta zazpiehun mila erabiltzaile bakar baititu. Zuzendari nagusia pozik azaldu da emaitza horiekin, gainerako kateekin alderatuta eta aurrekontuetan izandako murrizketa kontuan hartuta.

Iturbek adierazi duenez, EiTBk lanean jarraitzen du erredakzio multimedia bultzatze aldera, Taldeko komunikabideen arteko bateratasuna lortzeko.

Halaber, erakundeak gizarteko arlo guztietan euskararen erabilera bultzatzeko eragile aktibo izaten jarraituko duela azpimarratu du.

Bestalde, Mikel Unzalu legebiltzarkide sozialistak lan-hitzarmenari buruz egindako galderaren harira, Maite Iturbek azaldu du lehen zeuden nukleo eta eskubideak mantentzeko jarrera dagoela.

EiTB Nafarroan

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Foru Gobernua dagoeneko hasi dira EiTB Foru Erkidegoan ikusteko aurrerapenei buruz hitz egiten.

Bi gobernuek erakundeen arteko batzorde bat eratuko zutela iragarri zuten, Nafarroan EiTB jasotzeko seinale digital bat posible zen aztertzeko. Urtarrilean lehenengo bilera egin dute, eta sailburuak arlo honetan aurrera egitea espero duela nabarmendu du, lurralde horretan emisio digitala laster erregulatu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" salatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioak “antolatutako bultzada bati” erantzuten diola. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X