Bakegintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk 'ezer gertatu ez balitz bezala' ari direnak kritikatu ditu

Bestalde, Urkulluk ez du argitu Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin bildu den edo gaur bertan batzartuko den harekin.
18:00 - 20:00
Urkulluk ez du argitu Rajoyrekin bildu den edo bilduko den

ETAk indarkeria uzten zuela iragarri zuenetik bi urte baino gehiago igaro direnean, "ezer aldatu izan ez balitz bezala" ari diren "sektoreak" kritikatu ditu gaur Iñigo Urkullu lehendakariak Madrilen. Horrez gain, espetxe politikaren inguruko "eztabaida zaratatsuak" ere gaitzetsi ditu.

"Azken bi urteetan ezer aldatu izan ez balitz bezala ari diren sektoreak ezin ditut ulertu. Immobilismoak ez du ezertan laguntzen", esan du Forum Europak Madrilen antolatutako gosari informatiboan.

Horren harian, espetxe politikaren inguruan "eztabaida zaratatsuak" egiten jarraitzea ere kritikatu du, eta "zentzuzkoena" elkarrizketari heltzea eta "akordiorik zabalenak" adostea izango litzatekeela gaineratu du.

"Gero eta gertuago gaude terrorismoaren amaiera lortzeko, baketik gero eta gertuago daude. Hartzekodunak eta zordunak nortzuk diren ondo dakit, baina bakeaz eta normalizazioaz ari gara", berretsi du.

Urkulluren hitzetan, bakea lortzeko "pauso finkoak" nahitaezkoak dira, "erantzukizunez erantzun behar diogulako aukera historiko honi". "Ez dut uste nahikoa egiten ari direnik", gaineratu du.

Euskal autogobernua bultzatzen jarraitzeko gogoa berretsi du Urkulluk, eta "euskal auzia izan bada, eta ezin da ukatu", gaineratu du.

Horrekin batera, Euskadi "errealitate nazionaltzat" hartzea ere eskatu du.

Bilera Rajoyrekin

Bestalde, Urkulluk ez du argitu Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin bildu den edo gaur bertan batzartuko den. "Izan bada edo izango bada, zuhurtziaz egingo dugu bilera, alde batek hala eskatuta".

Ekonomiari buruz, etorkizunari begira "positiboa" dela adierazi du Urkulluk, nahiz eta oraindik aurretik "bide luzea izan".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X