Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzaren enplegu plana 'propaganda hutsa' dela esan du EH Bilduk

Arri Zulaika eta Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkideek ezagutzera eman dutenez, 245 galdera erregistratu dituzte Jaurlaritzaren aurreko enplegu planaren ebaluazioa ezagutzeko.
Parlamento Vasco / Eusko legebiltzarra EFE
Eusko Legebiltzarraren irudia. EiTB

Arri Zulaika EH Bilduko legebiltzarkideak astearte honetan azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren enplegu plan berria "propaganda hutsa" da, zerbait lortzera helduko balitz bezala planteatzen delako, baina lanpostuak mantentzeko eta sortzeko "irtenbide integralak" ematen ez dituelako.

Arri Zulaika eta Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkideek agerraldia egin dute Legebiltzarrean komunikabideen aurrean, eta, ezagutzera eman dutenez, 245 galdera erregistratu dituzte Jaurlaritzaren aurreko enplegu planaren ebaluazioa ezagutzeko.

Zein programa izan diren eraginkorrak eta zein ez jakitea da helburua, horiek errepikatzea merezi duen ala ez ikusteko.

Halaber, Euskadin gehiengoa duten bost sindikatuen ordezkarien agerraldia eskatu dute, plan honi (urtarrilaren amaieran onartu zen) buruzko iritzia batzordean eman dezaten.

2014-2016 Berriztapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren Plan honetan hainbat neurri eta ekintza jasotzen dira, 8.000 enpresa txiki eta ertain berri irekitzera eta 32.000 lanpostu  berri sortzen laguntzera zuzenduta.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X