Gorde
Kendu nire zerrendatik

De Andres: 'Armak entregatu behar dituzte, ez kutxa batean gorde'

ETAk behin betiko armak entregatzen baditu “nekearen nekeaz” egingo duela esan du eta Diputazioak ez diela egiaztatzaileei dirurik eman azpimarratu du.
Javier de Andres, dip gral en rv 14.02.2014
Javier de Andres, dip gral en rv 14.02.2014

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak esan du ETAk “nekearen nekeaz” armak entregatuko dituela eta armak ezin direla “kutxa batean gorde”. “Entregatu behar dituzte, egindako delituen eta hilketen froga judizialak direlako”, gaineratu du.

Arabako diputatu nagusiaren ustez, desarmearen inguruan Jaurlaritza “erratu” egin da, eta Jonan Fernandez Gobernuko Bake eta Bizikidetzarako idazkariak Lizarrako Hitzarmena babestu zuela gogoratu du. “Ez nuke irtenbidea Fernandezekin bilatuko”, azpimarratu du.

De Andresek nabarmendu duenez, konponbidea bilatzeko Legea bete eta estrategiari eutsi egin behar zaio. ETAk behin betiko armak entregatzen baditu “nekearen nekeaz” egingo duela esan du eta, azkenik, Diputazioak ez diela egiaztatzaileei dirurik eman azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X