Jaurlaritzak dio EiTBren lidergoak agerian uzten duela bere kalitatea
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren hitzetan, "EiTBk albistegien arloan berreskuratu duen lidergoak agerian uzten du Euskal Irrati Telebista Publikoak kalitatezko albiste-zerbitzua eskaintzen duela".
Cristina Uriarte buru duen sailak oharra kaleratu du astearte arratsaldean, PSE-EEk Maite Iturberi konfiantza erretiratzeko asmoa azalduz egin dituen adierazpenen ondoren.
Jaurlaritzaren esanetan, "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak errespetuz hartzen ditu EiTB Taldeari eman zaion zerbitzu publikoaren kudeaketaz eta garapenaz herritarrek, alderdi politikoek nahiz beste edozein interes taldek izan ditzaketen iritzi edo balorazioak".
Halaber, azpimarratu egin du Euskal Irrati Telebista "erreferentzia" dela gaur egun komunikabideen sektore publikoan, "bereziki bere emaitza sinesgarriengatik, besteak beste, audientzietako lidergoan, hedabidearen prestigio sozialean, kontratazioen arloan legedia betetzeari dagokionez, eta euskal erakundeen aurreko gardentasunean eta haiekiko elkarlanean ere".
"Kudeaketaren gaineko konfiantzak eta datuek elementu objektiboak dituzte oinarrian; lortutako emaitzak, alegia. Emaitzok urtero auditoria independenteen bahea pasatu behar izaten dute, eta aldeko txostena jaso", gaineratu du Hezkuntza eta Kultura Sailak testuan.
Ildo horretan, Jaurlaritzak zera dio: "EiTBk badu jarraipenerako eta kontrolerako nahikoa organo, talde politikoek egoki ikusten dituzten kritika edo gomendioak bertan azaldu ditzaten. Horrela, bai EiTBren Administrazio Kontseiluak, bai Legebiltzarreko kontrolerako Batzordeak, zerbitzu honen jarduera guztien gaineko kontrol eraginkorra burutzeko aukera ematen dute".
Horri lotuta, Jaurlaritzak ohar horretan azpimarratu du "EiTBk albistegien arloan berreskuratu duen lidergoak agerian uzten duela Euskal Irrati Telebista publikoak kalitatezko albiste-zerbitzua eskaintzen duela".
"EiTBren zuzendaritzak Legebiltzarrak eman dion eginkizuna garatu behar du, euskal herritarren informaziorako eta parte hartze politikorako ezinbesteko tresna gisa jokatuz, euskal gizartearen interes orokorrari erantzunez, erabakiak zorroztasunez eta arduraz hartuz", gaineratu du.
Albiste gehiago politika
Chivite, Senatuko ikerketa batzordean agerraldia egiteko PPren eskaeraren aurrean: "Hara joango gara"
Popularrek Nafarroako Gobernuko presidentea deitu nahi dute Koldo auziaren adar guztien ikerketa-batzordera.
Chivitek Esparzaren adierazpen batzuen "kirats matxista" kritikatu du
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazpen matxistak egitea leporatu dio Javier Esparzari (UPN), eta Foru Erregimeneko batzorde parlamentarioan ika-mika txiki bat sortu da. "2014ko abendutik Nafarroako sozialismoa zuzentzen duena ni naiz, eta 2019ko abuztutik Foru Gobernua zuzentzen duena ni naiz. Eta emakume zuzendariok ez dugu behar tutoretza emango digun gizonik", adierazi du.
Miren Dobaran Arkautiko zuzendaria kargugabetzeko dekretua argitaratu du EHAAk
Horrekin batera, Amaya Angulo Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria kargugabetzeko dekretua ere argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Biek kargua uzteko asmoa adierazi zuten duela hilabete. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du oraindik jakitera eman nork ordezkatuko duen Dobaran.
De Andresek esan du EAJ PSOEren "menpeko" alderdia dela, eta ez duela beste aukerarik babestuko
Euskadiko PPren presidenteak datorren ostiralean lehendakariarekin egingo duen bilera izan du hizpide Radio Euskadin. Euskadiko eta Estatuko agertoki politikoaz hitz egiteko bilduko dira, eta azpimarratu du jendaurrean esaten duen "gauza bera" esango diola.
Pradales: "CAFek hartuko duen erabakia errespetatuko dugu, Jerusalemgo tranbia eraikitzeko kontratuarekin jarraitzea ala etetea izan"
Lan-urte politikoa hasi berritan Euskadi Irratian egindako lehen elkarrizketan lehendakariak adierazi duenez, "sarraskia ikusita, egia da hori ere kontuan hartu behar dela, baina ahaztu gabe kontratua duela sei urte sinatu zela".
Israelen "basakeriei" Europak "erantzun bateratu bat" ematea eskatu du lehendakariak
Lan-urte politikoa hasi berritan, asmoen eta helburuen errepasoa egin du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratian: autogobernua, egoera ekonomikoa, migrazioa zein nazioarteko egoera aztertu ditu, luze-zabal.
Ikusi berriro Imanol Pradales lehendakariari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa
Imanol Pradales lehendakaria elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Iñaki Guridiren eskutik.
Albiste izango dira: lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian, Vuelta Bizkaian eta AEBk Venezuelako ontzi bati egindako erasoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Illak eta Puigdemontek bilera egin dute Bruselan
Salvador Illa Generalitateko presidenteak eta Carles Puigdemont Juntsen buru eta presidente ohiak bilera egin dute Bruselan, Kataluniako Gobernuak EBn duen Ordezkaritzan. Bien arteko lehen bilera izan da Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legeari oniritzia eman zionetik (Puigdemonti ez diote oraindik ezarri), Illak kargua hartu eta urtebetera. "Normaltasun instituzionalaren" barruan kokatu dute bilera.
Pradalesek PPrekin eta Sumarrekin abiatuko du bilera-sorta, ostiral honetan
Astelehenean, hilak 8, PSE-EErekin batzartuko da lehendakaria, eta asteartean, hilak 9, EH Bildurekin eta EAJrekin. Hurrengo hilabeteetan lantzekoak diren "euskal agendak" dakartzan aferak izango dituzte mintzagai bilera horietan.