PSEk konfiantza erretiratu dio Maite Iturberi
PSE-EEk konfiantza erretiratu dio Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiari, duela urtebete hautagaitza babesteko jarritako irizpideak "ez errespetatzea" egotzita.
Hemendik aurrera "oposiziotik" lan egingo dutela nabarmendu du Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak, "zuzendaritzak eta Maite Iturbek" sozialistekiko konfiantza "apurtu dutela" ikusita. "EH Bilduren babesa nahikoa da eurentzat", gaineratu du. Hala ere, nahiz eta EiTBrengandik "erabat urrunduta" egon, ez dute Maite Iturberen dimisioa eskatuko.
Mikel Unzalu eta Idoia Mendia sozialistek agerraldia egin dute Bilbon, Maite Iturbe izendatu zutenetik urtebetera. Iaz Iturberi "konfiantza botoa" eman ziotela gogoratu du Unzaluk, baina EiTBren zuzendaritzak ez duela adostutakoa bete gaineratu du. "EiTBk eskuetatik ihes egin dio Maite Iturberi", esan dute sozialistek.
PSE-EE ez dator bat EiTBren ildo editorialarekin, eta albistegietan eta eztabaida-saioetan presoak eta aberria nagusitzen direla salatu du.
Horrez gain, sozialistek salatu dute lerro editorial horrekin EiTBk ez duela bere audientzia datuak hobetzea lortu.
EiTB ezin dela "gertatzen ari dena kontatzen duen" eragile soil bat izan adierazi du Unzaluk, "giza eskubideen eta terrorismoaren biktimen defentsan lan egiten duen eragile aktibo bat baizik". Izan ere, "bizikidetza, tolerantzia eta aniztasuna" zabaldu eta defendatzeko eman zioten sozialistek Iturberi euren babesa, Idoia Mendiak esan duenez.
"Urtebete geroago, argi dago hartutako konpromisoak ez dituela bete, EiTBk ez duelako herri honen aniztasuna islatzen", gaineratu du.
Bestalde, Zuzendaritzak euskara normalizatzeko duen plana ere kritikatu du PSE-EEk. Mendiaren ustez, Iturbek iragarritako enplegu eskaintza publikoak ez du "lege oinarri argirik". Euskara kontratazio berriei soilik eskatu behar zaielakoan dago Mendia, eta ez dagoeneko EiTBn lan egiten dutenei.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.
Albiste izango dira: Industria Defendatzeko Taldearen bilera, martxoaren 11ko atentatuen urteurrena eta aurreakordioa EAEko eskola publikoetako jantokietan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Konstituzioko laugarren xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari baita une honetan"
Cristina Ibarrolak adierazi du UPNren aspaldiko nahia dela xedapen hori indargabetzea, Konstituzioa erreformatuta, eta orain egiteko premiaren arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek
Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Pradales lurralde arteko lankidetzaren alde agertu da, "krisiak eta gerrak pilatzen" ari baitira testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iritsiko diren eztabaidei aurrea hartzeko" gunea.
Euskal Hirigune Elkargoaren funtzioaren eta izaeraren inguruko eztabaida, hauteskunde kanpainan
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak egingo dituzte martxoaren 15 eta 22an. 158 udaletako ordezkariez gain, Euskal Hirigune Elkargoa ere osoki berrituko dute. Azken erakunde hori 2017an sortu zen, eta bere zereginaren inguruko eztabaida oso presente dago kanpainan. Hainbat eragileren iritziak bildu ditu ETBk, aldekoak zein kontrakoak.
Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean
Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.