Akusatuak: 'Zigor batek bakerako itxaropena zapuztuko luke'
'Herriko Tabernen' auziko balizko zigorrak bakea lortzeko “itxaropena" zapuztuko lukeela adierazi dute gaur auzi horretako 32 akusatuek. Horrez gain, Espainiar Estatuari “irtenbidearen eragile aktiboa izateko” gonbitea egin diote, epaiketaren azken saioan.
Gaur amaitu da ‘Herriko Tabernen’ auziko epaiketa eta, akusatu guztien izenean, Floren Aoizek adierazpen bat irakurri du Auzitegi Nazionalean. Bost hilabeteko epaiketaren ondoren, epaiaren zain geratu da gaur ‘Herriko Tabernen’ auzia.
32 akusatuen izenean, Floren Aoizek esan du ez dela “espetxeak betetzeko garaia”, kartzelak husteko modua bilatzekoa baizik.
Gogoratu duenez, akusatuei ez diete indarkeria deliturik egotzi eta "dena ETA dela" dion teoriagatik epaitu dituztela gaineratu du.
"Ez dago azpiegiturarik, hemen bakean bizi nahi dugun gizon eta emakume batzuk besterik ez gaude", gaineratu du. Horrez gain, epaiak "gatazkaren irtenbideari" lagun diezaiokeela nabarmendu du.
Epaiketa politikoekin "amaitzeko" eskatu du Aoizek eta arazo politikoak ezin direna "justizia auzitegietan konpondu" gaineratu du. "Euskal Herriaren independentzia defendatzea gure eskubidea da, inor ez da gai gure eskubide hori kentzeko".
"Euskal Herria da gure ideiak epaitu behar dituena, eta Euskal Herriak dagoeneko hitz egin du. Euskal gizarteak ezker abertzalea epaitu du dagoeneko, eta inoizko babesik zabalena eman dio euskal erakudeetan".
Bost hilabeteko epaiketa
Urriaren 17an hasi zen epaiketa, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Guztira, Batasuneko 32 kide eseri dira erruztatuen aulkian, ETAren finantziazioan Herriko Tabernen bidez parte hartzea leporatuta.
Fiskaltzak lau urte eta erdiko zigorra eskatu du Joseba Alvarez, Joseba Permarch, Rufino Etxeberria, Juan Cruz Aldasoro eta Karmelo Landarentzat. Gainontzeko akusatuentzat 2 urte eta bi hilabeteko zigorra eskatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur geratzen dela” “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.
Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"
EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.
Sanchezek eta Pradalesek aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan
Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko aldebiko batzordearen laugarren bilera izango da.
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak; izan ere, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita zegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da lehendakaria, ULMA enpresara egin duen bisitan. Onartu egin du hurrengo asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango, baina nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egin diezaioketela euskal enpresek.
PPk zer erabaki jakin arte, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren ondorioak arintzeko beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek adierazi du ez duela neurri sortaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, beherapen fiskalak ezartzea "prezioen igoerari aurre egiteko bidea" ez delakoan. Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.
'Anboto' ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duelakoan
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei
Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea.
Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala
Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.