Gurtel auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Correak deklaratzeari uko egin dio ANean 'konfiantza galdu' duelako

Correa Auzitegi Nazionalean sartu eta hogei minutura irten da bertatik, eta kazetariek deklaratzeari uko egin izanaren inguruan galdetuta, "konfiantza galdu dut", erantzun du.
18:00 - 20:00
Francisco Correak ez du epailearen aurrean deklaratu

Francisco Correa Gurtel auziko ustezko liderrak uko egin dio Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratzeari Auzitegi Nazionalean "konfiantza galdu" duelako.

Correa Auzitegi Nazionalean sartu eta hogei minutura irten da bertatik, eta kazetariek deklaratzeari uko egin izanaren inguruan galdetuta, "konfiantza galdu dut", erantzun du.

Auziko ustezko liderra Auzitegitik irtetean zertxobait lehenago hartu duen auto berak jaso du, kolore griseko BMW X5 batean.

11:45ean iritsi da Auzitegi Nazionalera, irribarre batekin ahoan, eta bertan zeuden hainbat komunikabide agurtu ditu, auzitegiaren parean.

Bera baino lehen, Alvaro Perez Valentziako kasuaren burutzat hartzen denak egin du agerraldia, lehenengo orduan, eta ez deklaratzeko eskubideari heldu dio, Pablo Ruz epailearen aurrean zuen lehenengo agerraldian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X